Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bakartegi iz bakarlekua.
Hargatik uste zuten basamorturik egundo zapaldu gabeko zenbait jakintsuk han jaioa zela Jainko Bakarra, ezleku huts edo bakartegi haietako jendeak asmatuak zirela erlijio monoteistak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.
Hauetakoren bat gaizkitzen bada, bakartegira joan eta etzan egiten da, eta inor ez da hartaz arduratzen, ez hil ondoren ez aurretik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.