Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
386aren bukaeran eta 387aren hasieran Bakarrizketak (Soliloquia) idatzi zituen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.
Ez du elkarrizketarik nahi, ez du inorekin berba egin nahi; bakarrizketak maite ditu. Berria - Gaiak 2004-10-27
Joanean, bada, zihoalarik, honela zioen gure ibiltari gartsuak bere baitan bakarrizketan: [...]. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.
Bere buruarekin bakarrizketan ari den edota otoitz bat errezatzen, zail da esatea. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.
Halako batean, baina, eguraldi sargoritsuaz ari zitzaidala, bakarrizketaren haria moztu eta, txundituta bezala, esan zidan: [...]. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 157. orr.
-Bakarrizketan ari zen eta ez ninduen begiratzen-. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.
Esaten dute dagoeneko ez zuela ezagutzen jendea, eta bakarrizketan jarduten omen zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.
Beti pentsatu izan zuen amak une haietan ez ziola berari hitz egiten, bakarrizketan jarduten zuela baizik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.
Kalean etengabe entzuten ziren jende baztertuen bakarrizketak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 255. orr.
Bakarrizketa etsiago bat jarraitu zitzaion lehen hasperen hari. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
Maria andreak anitzetan entzun zituen hau bezalako bakarrizketak, ezberdintasun bakarra solaskidean zetzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.
Bazirudien isilpeko marmarrean aritzen zela, halamoduzko bakarrizketan edo erantzulerik gabeko elkarrizketaren batean galduta. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.
-Lautada sutan (1953) eta Pedro Páramo (1955) argitaratu ziren urteetan jaliscotarrak utzi zigun irudia -José Emilio Pacheco-ren hitzetan- haren "hitz-urritasun ezinago"arena da, bere baitan sarturiko gizon batena, zeinak [...] "hitz egin baino areago, bere bakarrizketa etengabea hausnartzen baitu ahapeka". Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 167. orr.
Ai, zein erosoa litzatekeen pertsonaia bakoitzak, bakarrizketa dotore batean, edo... hobeto... hitzaldi batean, barnean irakiten ari zaion guztia jendaurrean jaulki ahal izango balu! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.
Baina aktore bakarra izan arren, nik ez nuke esango antzezlan hau bakarrizketa hutsa denik. Berria - Kultura 2004-02-03
Koblakariaren bakarrizketa amaitu zelarik, dantzari bat irten zen, erdi biluzik, zeinak, aldakak kulunkatzearekin batera, hots egiten baitzuen: "Ibrahim Farat, miletan... eta miletan...". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.
'Ostiralen zain' bakarrizketa gaztelaniaz estreinatuko da. Berria - Kultura 2004-02-13
Henry Bengoa inventarium bakarrizketa eran planteatu du. Berria - Kultura 2006-02-17
· Euskaratzailearen aburuz, topiko guztiak hausten ditu bakarrizketa honek, eta horrek ematen dio eleberriari izaera urratzaile eta probokatzailea. Berria - Kultura 2006-04-26
Barne-bakarrizketaren aldean, egokiagoa da noski, langintza horretarako, bestelako solasa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 68. orr.
Barne-bakarrizketa azkengabean, aldiro espiritua zeharkatzen duten ezin konta ahal aieru, hurbilketa, konbinazio, ideia-asoziazioen artetik, su-arrasto batek urratzen du inoizka zerua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.
Gizonarengan beste arrangura bat sortu zen, lausoa, makurra, arrangura horrek benetan zintzo eta adierazkorrak ziren hitz bakarrak uxatu nahi zituen, hitz horiek gordinegiak zirelako bere barne bakarrizketan sartu ahal izateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.
Joaquinek eten zuen Menendezen barne bakarrizketa, eta bala baten arrastoa erakutsi zion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.