Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uda heldu da, bakantzak ere. Herria 2005-06-16
Arratsean, gainera, bakantzak hasten dira. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Marcelek Jaltara abiatu behar izan zuen, bakantzak igarotzera joandako inbertsore batzuekin hitz egitera. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 143. orr.
Orduz geroz bakantzak hartu ditu Pujadas berrien aurkezleak eta Mazerolle nagusiak utzi du bere kargua. Herria 2004-03-04
Umeak maite zituen eta partikulazki bakantzak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.
Agian egun batean herrira eramanen dut, bakantzak amaitu baino lehen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.
Garateneko trinketa bete betea finala huntan, bakantzak ere baliatuz, omore onean murtxatu zikiroaren ondotik. Herria 2004-10-28
Bai, merezituak dituzte bakantzak. Herria 2005-06-23
Egun hauetan bakantzetan hago Donostian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 354. orr.
-Beno, zer moduz Mexikon, hire bakantzetan? Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.
Bakantzetan izanen dira, beraz, Errepublika egunean. Herria 2001-07-12
Deputatuak bakantzetan ditugu, badutela segur pausatzearen beharra! Herria 2004-07-05
Etorria da garaia bakantzetan sartuak direla telebixtak, izan diten publikoak ala pribatuak. Herria 2004-04-22
Amerika eta Ingalaterrako bi presidentak bakantzetara joanak dira bizpahiru asterendako. Herria 2003-08-07
Deputatuak bakantzetarat zoatzila, Jean-Pierre Raffarin gobernuburua mintzatu da goretsiz hain xuxen deputatuek egin duten lana. Herria 2003-07-31
Frantzian 11 besta egun daude urtean, eta bost aste bakantza. Berria - Harian 2005-05-15
Helduden asteburuan berriz abiatzen zauku, Rwuanda alderat, Harrietako Jamattitt Mendiondo misionesta, Aiherran gaindi 3 hilabete bakantza hartu ondoan. Herria 2001-09-20
Bakantza handietarik landa, eskolaren bidea hartu dute gure haur eta ikasleek, joanden astean. Herria 2002-09-12
Nik ere aspaldiko partez bakantza ttipi batzu hartu ditut eta ongi egin dautatela aitortu behar dut, laketzen ere hasia nintzan. Herria 2003-06-19
Bakantza laburrak hartu eta beti lana gogoan egon, horra zer galdetua dioten Jakes haundiak! Herria 2004-07-05
Orai eskolako haur eta erakasleeri erraiten diotegu bakantza on. Herria 2003-07-03
Bakantza luze eta on batzuen ondotik, eskolako bidea hartu dute gure haurrek. Herria 2003-09-25
Ikasle abertzaleekopor edo bakantza balios eta jakingarriak egiten dituzte urtero. Herria 2002-08-01
Bazkoko bakantzak Jakes Haundiak pasatzen ditu Japonian Bernadette bere esposarekin. Herria 2005-03-31
Orai erakasle, langile eta ikasleak opor edo Eguberriko bakantzetan sartuko dira heldu diren egunetan eta deneri desiratzen diotegu egun goxoak pasa ditzaten. Herria 2005-12-15
Galdegina den gauza bakarra, bakotxarena balitz bezala onartzea haur hori, mahainean azieta bat, lo egiteko ohe bat, maitasun ainitz eta horra ezin ahantzizko bakantzak haur batentzat. Herria 2005-04-14
Hola entzun genuen Bruxelleseko Froidure kalonjea haurren bakantza lekuetaz mintzatzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.
Indonesian islamistak jazarri zaizkote turismo guneetan berriz ere Bali bakantza tokian hoteletako pasaianteri bonbak jauzaraziz duela hiru urte bezala. Herria 2005-10-06
Ez dira beraz bakantza etxe horiek hustu? Herria 2002-09-12
Mattin Salaberry eta Mikael Durruty gure bi herritar gaztek dute azkenean ereman xapela, eta harekin betan, irabazi bakantza aste bat, Espainia zola hortarat. Herria 2001-10-25
Ticket-Sport izenaren pean, Baionako kirol zerbitzu munizipalak biltzen ditu haur eta nerabeak bakantza egunetan. Herria 2002-09-05
"Patronage laique" elkarteak aspaldiko urtetan hartzen ditu haurrak asteazkenetan eta bakantza denboretan. Herria 2004-05-13
Usaian bezala bakantza denboran Herriko Etxeak antolatzen ditu haurrentzat eskulan batzu. Herria 2005-10-20
Atzo arratsean, aldiz, blokeatzeak bertan behera utzi zituzten, berez, bakantza denboran itxiak baitira lizeoak. Berria - Ekonomia 2006-04-08
Bazterketaren kontra den legeak finkatzen du "Bakantza dretxoa denendako". Herria 2005-03-24
Aferak seriostu ziren eta esperatzen ginuen uda, eta... etxekotasun hori, eguberri bakantzetakoa eta hola... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 64. orr.
HERRIA bi astez ixilik egon ondoan, aurtengo opor-bakantzekin. Herria 2001-09-06
aste bat bakantza (5); bakantza aste bat (3); bakantza denbora (5); bakantza denboran (9); bakantza denboretan (6); bakantza hauetan (5); bakantza on (6); opor edo bakantza (4)
bakantzak ere (3); bakantzak heldu (3)
bakantzetako denboran (4); bakantzetako esku lanak (3)
bakantzetan baita (3); bakantzetan dira (3); eguberriko bakantzetan (3)