Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere bakantasuna eta arrarotasuna jagon nahi dituenak, hobe du abestea edo dantzatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.
Singularitatearen eta bakantasunaren edertasuna zen bilatzen zuena. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.
Egoera horretan, Errusiaren patuaren bakantasuna -luzaroan isilarazia- azpimarratzea berriro indartu zen iraultza komunistaren bidez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.
Gorputz baten elementuen arteko dinamikak, gihar-tonuak, ahotsak, keinuerak, usainak sortzen zuten bakantasun hori. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.
Enuntziatuen bakantasunak, enuntziazio-arloaren era zatikatu eta xehatuak, denera gauza gutxi batzuk esan ahal izateak, horrek guztiak azaltzen du enuntziatuak ez direla [...] amaigabeko gardentasuna. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.
Bakantasunaren azterketa totalitateen ikerketez ordezkatzean [...] metaketen azterketa jatorriaren arazoaz ordezkatzean norbera positibista baldin bada, ni, orduan, zorioneko positibista naiz, ez dut arazorik hori onartzeko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 145. orr.
Izan ere, nor bere bakantasunaren bereizgarri ezkutuenetara iristen eta jaisten denean, orduan lortzen du, egiazki, beste gizon-emakume askoren barnea argitzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.
Enuntziatuen bakantasun efektiboan oinarriturik eraketa diskurtsiboen azterketak bakantasunari berari begiratzen dio bakarrik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.
Bakantasun-hastapena bilatuko da, edo gutxienez bilatuko da ahalezko formulazioen arloa osorik ez-betetzearen hastapena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.
Azterketa enuntziatiboak bakantasun-efektua hartzen du kontuan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 137. orr.