Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argitzen hasi zen basoa, bakandu ziren zuhaitzak, oihuak entzun ziren, eta, tupustean, aintzira bat azaldu zen begien aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.
Tiro hotsak bakandu egin ziren, eta urrundu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Gorputzeko ilea galdu edo bakandu zaion piztia dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Gero deiak bakanduz joan ziren. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.
Astoa bakantzen ari baita, zenbaitek zakur pare azkar baten laguntza nahiago dute, Ipar poloan balira bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Ilea bakantzen hasia, baina ez burusoila. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.
Lehen ugaria baina orain bakantzen eta ahultzen hasia zuen ilean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Lasai bizi da hemen, gerra betean, bi parrokiatan jauntxo, eta Parisainoko itzulitxoak ere ez ditu bakandu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 29. orr.
Eta errekontruak bakandu omen dira. Herria 2004-10-28
Ixtripuak doi bat bakandu badira, ez da haatik hortaz espantuka artzen ahal! Herria 2003-06-12
Hondarribirako gure bisitak bakandu egin ziren, batez ere Zabalarena gertatu eta gero. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 123. orr.
Bakantzen ari zen Euzko Gudarostea, baja asko ukaiten da armarik gabe. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.
Ordu pare bat geroago, ia gerizperik gabeko sasoian, esku emateak eta musuak bakantzearekin batera urritu ziren "Buendía" cortijoko patio zabalean aparkatuak zeuden kotxeak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 107. orr.
Ostiral goizekoan askoz sakabanatuago, bakanduago, iritsi zen tropela helmugara. Berria - Kirola 2004-04-11
Torino desberdindu beharko banu eta bakandu ezagutzen ditudan gainerako hirietatik, ia amaierarik gabeko arkupeak (hogeita bi kilometro) eta oregano-usaina (pizzek eraman ohi duten espezie nagusia) nabarmenduko nituzke hiriaren ezaugarritzat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.
Analisi horren bitartez bakantzen diren osagaiak pertzepzio esperientzia errealaren alderdiekin egokitzen ahalegintzen da. era horretara erretratuaren barruan beste erretratu batzuk bakantzeko moduan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.
Enbrioietako zelula amen 50 lerro berri bakantzea lortu dute Estatu Batuetan. Berria - Gaiak 2004-06-10
Zalantzarik egon ez dadin, ez harri eta ez Harri, bakandua, deskontestualizatua, hainbagarrenez, Arestik Tomas Meaberi eskaini zion poema hura: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 38. orr.
Tropela oso bakanduta helmugaratu zen eta Savoldelli liderra izan zen azkarrena faboritoen artean. gabarrako arrantzaleengandik guganaino, hitz erdi bat edo beste iristen, bakandurik, ulerkaitz. Berria - Kirola 2006-05-09
Bizar bakana zuen, ile desberdin, bakandu eta horixkakoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 406. orr.
Hasieran irrika hauek "partzialak" dira, iturburu bakanduei dagozkie (irrika orala, anala, falikoa, eta abar), eta atsegin bakan bat, iturburu organoari dagokiona, dute helburua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.
Bidea utzi eta sasi artean abiatzen dira; gero, pinu-baso bakandu batetik jotzen dute. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 91. orr.
Dezenteko bakandua egin zuen. Berria - Kirola 2004-05-26
bakanduz joan (4); bakantzen ari (8)