Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakan (orobat bekan g.er.) izond 1 ugaria ez dena, sarri gertatzen ez dena; bereizia. ik urri1; banaka.

Neska bakana zu, gutxi zu bezalakorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

Nire adiskide bakanak gerran galduak nituen, hilik edo etsaiekin bat eginda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.

Ikusi ditudan presuna bakanek erran didate bidezkotasunez ari omen direla nitaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 284. orr.

Giltzadura bikoitza duten pertsona bakan batzuen kasuan izan ezik, hatzak ezin dira albora edo atzera tolestu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Eta bakan batzuek harriak eta botilak jaurti zizkieten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Gaspard zaharrak arranoen eta gailur izoztu haietara azaltzen ausartzen ziren txori bakanen zelatan ematen zituen arratsaldeak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.

Basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste, erro agerizko zuhaitzen pean ostendurik, palmondo bakan batzuk ere bai noizbehinka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Inguru hartan isatsa eta kardulatza besterik ez, eta olibondo bakan batzuk sail elkor batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Benetako dekoratugileen dohaina zuen Maxek; bazekien objektu bakan batzuekin erabateko unibertsoa sortzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

Tipo ilehori garai bat da, sorbalda zabal eta bizar bakanekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Hau da aterkia ez eramatea aholkatzen den herri bakanetakoa.  Berria - Kultura   2004-03-07

Danielaren zimur bakanak okertu egin ziren, ahoa mutu geratu zitzaion eta atzamarrak izozturik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 97. orr.

Burua estaltzen zion ile bakana zuri-zuria zuen, bizarra eta bibotea bezala.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 245. orr.

Usaina eta zaporea desberdinak dituen substantzia bakanetariko bat da etanola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

Bizikletak atzeko gurpilaren alde banatan zeramatzan poltsa beltzetako baten ahoa zabaldu zen, eta polikopian egindako orri bakan batzuk erori ziren lurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Lerro bakan batzuetan laburtuko dut nire historiaren muina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Gutunean finkatu zuen begirada, eskuzko lerro bakan haietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Ez zekien euskaraz, hitz bakan batzuk izan ezik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Desbiderapen bakanak zentsura bidez gaindi daitezke, eta beren kausak kritikaren bidez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Ehunka mila bakan batzuk mintzo dira korsikeraz, hemen eta kanpoan.  Berria - Mundua   2004-04-13

Gure mundu osoaren izatea segundo ehunen bakan batzuetan jokatu dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Munduko zirkulu guztiak interesatzen zaizkiolako, eta ez bakarrik haietariko bakan batzuk.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

-Egia duk ezen Joanikot eta Maddalenen amoriozko historia ezin ederragoa izan dela, baina halakoak bakanetan gertatzen dituk eta oso zirkunstantzia berezietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.

Hurrengo egunetan, apenas irten nintzen kalera, eta atera nintzen bakanetan, neurriak hartuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Oso aldi bakanetan jasotzen dugu gure nekeei dagokien saria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Animaliak ikaragarri maite ditut eta oso bakanetan ikusten ditugu harrizko hiri honetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Azkeneko aldian oso bakanetan hitz egiten zuten aita-alabek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Ez da kasu bakana.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Kasu bakan honek ezin du Guardia Zibilen izen ona zikindu.  Berria - Harian   2005-08-12

Hubble-k ezin du izar bakanak bereizi distantzia horretatik harantzago.  Berria - Gaiak   2006-03-01

2 (beste izenondo batekin)

Han utzitako lagun on bakanekin parranda eder batzuk botatzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.

Pertsona zintzo bakan horietako bat.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 94. orr.

Hertsiki eskatuko nizuke bada, horra krudelkeria! ezen Tourvel andre bakan harrigarri hori aurrerantzean emakume arrunt bat baizik izan ez dadin zuretzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.

Pertsonaia berezi bakanak soilik hautatzen ditu zurrunbilo handi batean etengabe jira-biraka aritzen diren irudi guztien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Katek irribarre egin zuen, hortz oker bakanak eta hauen inguruko hutsune beltz nabarmenak agerian utziz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 87. orr.

Altzifre beltz bakan bat, bide gorenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Frischen azken nobela eskuetan zuela egongelan geunden une lasai bakanetako batean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.

Ile bakan blaituek erdizka kukutua eta heriotzak jadanik zorroztua, ezin antzik eman begitarte iharrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Errebelazioaren batasunaz gizakiak duen susmoa espiritu gutxi eta bakan batzuetara mugatu izan da orain arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Ilunbeetako argi-izpiek gora ete behera jarraitzen zuten, ur irakinetan botatako dilista-ale bakan murgilariak balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Ohar labur eta bakan batzuk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 31. orr.

3 (predikatu gisa)

Bidaztiak bakanak ziren eta presatuak: halako batean, haietako batek arreta erakarri zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Aurpegia biribila zuten, larruazala beltzarana, begiak zuloan sartuak eta bizi-biziak, bizarra bakana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Egoiliarrak bakanak ziren, erregeak berak izendatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Badakizua, bizkonde, zure gutuna bakana dela bere ausardian, eta karia horretara ez haserretzea niri baizik ez legokidakeela?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Interesgarriagoak dira, baina bakanagoak, emozioaren ikuspuntu positibo baterako saioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Ofizio honen lokatzean hogei urte palastaka egin ondoan, goraldiak bakan gertatzen dira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Gorgonio Renteriaren kasua ez da bakana.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ezaugarri horiek, bai gizon, bai emakumeen artean oso bakanak dituk gaur egun.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 191. orr.

Bakanak zituztela harremanetarako abaguneak, eta hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Beren preso kortxelak ttipiegi, jatekoa ez hanbatekoa, kontrola sobera eta bisitak bakanegi, holakoak dituzte beren arrazoinak.  Herria   2004-09-02

Halako energia-fluktuazioak oso bakanak bide dira, baina ez da baztertzekoa halakoren batzuk gertatu izana espazioaren beste eskualde batzuetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Galtzerdiak dituzten bakanetarikoak dira, txaluparien aristokrazia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bakan joan ohi ginen elkarrekin hiriburura, amatxokumeen gauza iruditzen zitzaien lagunei. Bakan entzun dut norbait gaztelaniaz hoin ederki, garbiki, emeki, sentsualki mintzo, hitzez gozatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 165. orr.

Sinets nazazu, bizkonde, bakan eskuratzen dira behar ez diren dohainak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 248. orr.

Isila bilakatu zen, eta bakan erantzuten zuen silaba bakarra baino gehiagoko hitzez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Bakan ikusten da pilota holako ziztuan jotzen eta hoin luzaz.  Herria   2003-11-27

Herri berekoak izanki, elkar ez genuen haatik bakan baizik ikusten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Beharbada, elkar bakan ikusten dutelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.

Oso bakan joaten omen ziren haren etxera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 113. orr.

Geroztik, oso bakan, baina ikusi izan ditut arrabioak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.

5 (hitz elkartuetan elkarketak izenondo balioa duela)

Iruditu zitzaion belarrondoko bizarretako bat bestea baino laburrago eta ile-bakanago zeukala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ale bakan (6); ale bakan batzuk (4); arras bakan (9)

bakan agertzen (3); bakan aipatzen (3); bakan baizik (13); bakan baizik ez (6); bakan bat (13); bakan baten (3); bakan batzuek (31); bakan batzuekin (8); bakan batzuen (12); bakan batzuetan (23); bakan batzuetara (3); bakan batzuez (4); bakan batzuk (153); bakan batzuk baino (14); bakan batzuk baizik (7); bakan batzuk besterik (5); bakan batzuk izan (8); bakan batzuk salbu (3); bakan dira (4); bakan egiten (5); bakan gertatu (3); bakan gertatzen (10); bakan gertatzen dena (4); bakan haiek (9); bakan haietan (4); bakan hau (4); bakan horiek (7); bakan horietako (9); bakan horietako bat (7); bakan horietakoa (4); bakan horietan (3); bakan ikusi (7); bakan ikusten (12); bakan ikusten da (6); bakan izaiten (4)

bezain bakan (6); bidaiari bakan (3); bidaiari bakan batzuk (3); biziki bakan (7)

esaldi bakan (3); hain bakan (6); hitz bakan (15); hitz bakan batzuk (10); hitz bakan haiek (3); ile bakan (4); kasu bakan (16); kasu bakan batzuetan (4); kasu bakan batzuk (6); lerro bakan (8); minutu bakan (3); ordu bakan (4); ordu bakan batzuetan (3); oso bakan (30); pertsona bakan (6); pertsona bakan batzuek (3); segundo bakan (5); txalupa bakan (3); une bakan (4); urrats bakan batzuk (3); urte bakan (3)

bakana da (9); bakana dela (7); bakana den (3); bakana eta (3); bakana izan (6); eta bakana (7); gauza bakana (5); gertaera bakana (5); gertakari bakana (4); kasu bakana (10); kasu bakana dela (3); kasu bakana izan (3)

gero eta bakanago (4)

baino bakanagoak (3); bakanagoak dira (5); eta bakanagoak (4)

adiskide bakanak (3); aldaketa bakanak (3); ale bakanak (3); bakanak baitira (3); bakanak dira (16); bakanak direla (5); bakanak diren (5); bakanak eta (14); bakanak izan (4); bakanak izaten (6); bakanak izaten dira (5); bakanak soilik (3); bakanak ziren (9); eta bakanak (6); hain bakanak (8); hitz bakanak (3); kasu bakanak (5); oso bakanak (14); oso bakanak dira (5); tortura kasuak bakanak (3); ziren bakanak (5)

bakanen artean (9); bakanen bat (12); bakanen ondoan (3)

bakanetako bat (12); bakanetako bat da (4); bakanetako batean (4)

bakanetakoa da (3)

aldi bakanetan (24); bakanetan baino (8); bakanetan baino ez (5); bakanetan baizik (4); bakanetan ere (3); bakanetan eta (3); bakanetan ez (3); bakanetan gertatzen (4); bakanetan ikusten (3); kasu bakanetan (6); oso aldi bakanetan (5); oso bakanetan (25); oso bakanetan baizik (3)

aldi bakanetan (24); bakanetan baino (8); bakanetan baino ez (5); bakanetan ere (3); bakanetan eta (3); bakanetan ez (3); bakanetan gertatzen (4); bakanetan ikusten (3); kasu bakanetan (6); oso aldi bakanetan (5); oso bakanetan (25); oso bakanetan baizik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus