Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bakailaontzi (orobat bakailao-ontzi eta bakailao untzi) iz
Lurrunezko eta burdinazko oskoldun PYSBEko bakailaontzia, Eskoziako Aberdeen-en Hall Russell&Co. Ltd. enpresak Vendaval izenaz eraiki zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 238. orr.
Haren uberan Galerna bakailaontzia zetorren, lehortegien flotakoa, bandera faxistarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.
Nabarra horrek, Ternuan aritzen zen bakailaontzia, gerrarako prestaturik, merkanteei ematen omen zien babesa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.
Terranova aldean ibiltzen da bakailao-ontzi batean. don Frantziskoren astoa arrantzalea duk, eta bihar bertan bakailao-untzi batean igorri beharko genikek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.