Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.
Bisigua eta legatza akabatu dizkiagu, bakailaorik ere ez omen duk geratzen, ez eta urruneko itsasoetan ere, laster atunik eta antxoarik ere ez diagu utziko bizirik. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 13. orr.
Hiru mendez foruek zainduriko lege zaharren muina defendatzera, munduko beste puntan Amerika konkistatzen laguntzera eta baita balea eta bakailaoa ere harrapatzera. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.
1970ean 3,1 milioi bakailao arrantzatu ziren munduan; 2000an, berriz, 950.000. Berria - Gaiak 2004-05-15
Bertan Ziriza bakailaoa lehortzeko pabiloi ohia da artelan gehien biltzen duena. Berria - Kultura 2004-07-09
Hamabost urteren buruan bakailaoa desagertzeko arriskua dagoela. Berria - Gaiak 2004-08-28
Etxera ailegatu eta ez baldin badut bakailaoa beratzen uzten, bihar arrebak kaxuelan ni jarriko naik pataten artean! ongi moldatu zen bakailaoari burua tripak hezurra kentzen ontziko faktorian. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.
Egun haietan janari denda zabaldu zuten kubo handiaren behean, bakailaoa pil-pilean eta piper beteak saltzen dituena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 225. orr.
Nafarroako esparragoak, bakailaoa bizkaitar erara Arabako patatekin eta Ezpeletako piperrekin, edateko Gipuzkoako sagardoa eta Nafarroa Behereko ardoa, eta postrerako Zuberoako gazta. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 109. orr.
-Entretat-eko herrian gizonezkoak, marinelak baitira denak, Ternuako arrantzutara joaten dira neguan denak, bakailaotara. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.
Itsaso hari [...] Mateo Taboadaren Itsasoa esan zioten geroztik gure herriko marinelek, bakailaotan ibilitakoek behintzat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.
Euzkadiko Gudontzidia osatzeko bakailaotako bouak hartu ziren. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 29. orr.
Hemen, denak otarrainaren eta bakailaoaren arrantzatik bizi dira. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 136. orr.
Bakailaoaren deskargan genbiltzala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.
Antzerako zerbait gertatuko da produktu keztatuen (izokin, amuarrain, antxoa, bakailao, aingira, sardinzar, arraba, urdaiazpiko, hirugihar, gazta...) kontsumoarekin. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 47. orr.
Lisboako lagunak gogoan, haiek irudikatzen nituen nire alboan eta leihotik txardiña eta bakailao erreen usaina sartzen zen Figoren jokaldi bakoitzarekin. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 45. orr.
Bertze gizon batzuk kutxa batzuen garraioaz arduratzen ziren, zeinetarik batzuek bakailao lehorrak baitzeuzkaten eta bertzeek urdaia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.
Txokolatea, ogia, latako antxoa, gazta, salda, urdaiazpikoa, kefirra, ardoa, azukrea, bakailao gazia, kafea, olioa, tortilla... ez dira sensu stricto naturalak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.
Ipar Itsasoko ur beti hotzetan harturiko bakailao gazitua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.
Sardinzar ketuen kaxek, Nantesko sardinek, hostoen gainean jarrita, bakailao bilduek, denak andre merkatari lodi txepel batzuen aurrean zabaldurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Aitortu beharra daukat asko ahalegintzen direla sasoia izan dezadan; dextrosa, bakailao gibeleko olioa, legamia tabletak eta kaltzioa ematen dizkidate. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.
Gadusmar SL bakailao salmentan aritzen zela azaldu du Askasibarrek. Berria - Harian 2005-11-22
Kalean mutil bat azaldu zen motoan; Jon zen, bakailao saltzailea. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 118. orr.
Behinola bakailao enpresak zeuden lekuan, azken urteetan hondatutako eraikinak baino ez zeuden. Berria - Ekonomia 2006-03-02
Bakailao tortillaren ondotik txuletoi ederra, eta, postrerako, intxaurrak, gazta eta irasagarra. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Eguerditan bazkaria (bakalau moleta, xuleta, gasna, bixkotx, kafe, ondoko) 20 eurotan helduentzat. Herria 2005-07-07
Hainbat sagardo botila eta bakailao-errazio irentsi ondoren, [...]. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 122. orr.
Zoaz lehendabizi sukaldera, eta har ezazu bakailao puska eder bat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
Aro hauta beraz Ziburun egin den bakalau-bestarentzat. Herria 2005-06-23
Europako Batzordeak bakailao harrapaketei debekua jartzeko duen asmoen aurka borrokatzen ari da McDonald. Berria - Mundua 2004-10-21
Euskaldunak sarri joan ohi ziren Ameriketako ipar-ekialdera XVI-XVII. mende bitartean, bai bakailao eta balea arrantzara eta baita salerosketak egitera ere. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 221. orr.
Ez dago zantzu argirik bakailao sardak suspertzen ari direla esateko. Berria - Mundua 2004-10-21
Bakailao multzorik handienak Norvegia iparraldeko Barents itsasoan daude. Berria - Gaiak 2004-05-15
Ipar Amerikan, adibidez, bakailao kopuruak %90 egin du behera 1980az geroztik. Berria - Gaiak 2004-05-15
Aita itsas portutik itzuli da, bakailao biltegi batean zamalanak egin eta gero. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.
· Jeneralak ez zuen bizi seinalerik ematen, Zuriñe eta Txato bakailao-lehortzen ari ziren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 15. orr.
Ura eskatu nuen, barre egin zuten, bakailao lehor pusketa bat bota zidaten... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.
Baina, batez ere, bakailao musika gustatzen zait niri, rock musika edo kantarien diskoak baino gehiago. Berria - Kultura 2004-12-09
Oso ondo, egia da, zuek betetzen dituzuen dantzalekuetako disc-jockeyak bakailao musika jarri beharra dauka, baina ziur egon etxean nahiago duela Van Morrison edo Chieftains entzutea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.
Musika pertsona batek sortzen zuen lehen tresna batekin bere sentimenak bideratuz; orain bakailaoa makina batekin egiten dute, ez dakigu nork. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.
Dena ez da musika diskoa, bakailaoa eta popa izango, baina jende adindua helduta dantzan jartzen duen musika melodikoak badu halako zahar kirats bat gaurko gazteentzat. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.
-Ez al dago bakailaorik gabeko diskotekarik? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.
Baina bakailao dantzaria, aizue, pil-pilean reggae, Ferminen disko berriak mokorrak dantzan ipintzen dizkigun moduan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 78. orr.
- Entretat-eko herrian gizonezkoak, marinelak baitira denak, Ternuako arrantzutara joaten dira neguan denak, bakailaotara. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.
bakailao saltzailea (3); bakailaoa pil pilean (4); bakailaorik gabeko (3)