Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baja1 1 iz ezgaitasun edo eritasun egoera; ezgaitasun edo eritasuna adierazten duen agiria.

Brodatzeko armazoian lanean ari zen bitartean, etxape berekoen artean gertatzen ziren alta eta baja guztien kontua eramaten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Gripeak bajak eragiten ditu kasu guztien bi herenetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Gaixotasun psiko-sozialen ondorioz izaten dira irakasleen baja gehienak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Luzatu egin beharko zuen baja.     «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

Jose Luis Maluendak orkatila bihurritu du, eta bi astez baja izango da.  Berria - Kirola   2004-12-23

Zenbait gurasok baimen bereziak eskatzen dituzte; beste batzuek, berriz, bajak, depresioagatik.  Berria - Harian   2006-02-15

Bajarekin zegoen salmonella izan zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.

Sarak bajarekin zeramatzan egun batzuk, eta etxeko sofan aurkitu nuen. hiru eguneko bajarekin egon dun.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 221. orr.

Handik gutxira lehenengo baja hartu zuen institutuan, depresioagatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Ez du bajarik hartu, gaueko txandan azaldu da ostera lepoa bildu zuriak apainduta, sekula baino zorrotzago zenbaketa egitera etorri denean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Normalean beste lankide batekin egin beharreko lana izaten da, baina orain ere baja hartuta dago-eta bakar-bakarrik egin beharko du dena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Halako egun batez Iurretara joan, eta irratian baja hartzeko paperak sinatu nituen, irratiko pertsonal buruarekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 111. orr.

Baja garrantzitsua izango dute, ziurrenik, Ruben Castro taldeko goleatzaile nagusiak ez baitaki jokatuko duen edo ez.  Berria - Kirola   2004-02-28

Josean Kerejeta Tauko presidenteak atzo jakinarazi zuen Omar Quintero mexikarra fitxatu dutela, dituen bajak utzi duten hutsunea betetzeko.  Berria - Kirola   2004-09-30

2 irud/hed

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, urtero, 45.000 autori ematen zaie baja.  Berria - Gaiak   2004-07-01

3 lan harreman edo kideko baten amaiera.

Arsenal taldean jokatu du aurten baina baja eman dio Londresko taldeak.  Berria - Kirola   2004-06-13

Caroden bileraren ondorengo krisian ez da baja bat bera ere egon ERCn.  Berria - Mundua   2004-03-11

4 gerra eta kidekoetan, hil, zauritu edo desagertua.

Gaur egungo gudetan inolako herrialdeko buruzagitza ez dagoela prest bere armadan baja bakar bat ere izateko!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.

Bakantzen ari zen Euzko Gudarostea, baja asko ukaiten da armarik gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Zinez esaten dizut, kapitain jauna, gerra honek baino baja gehiago egin izan dituela ipar beltzak herri hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Gogoan izan behar da hogei mila baino baja gehiago izan direla, tartean hildakoak, zaurituak eta desagertuak hartuz gero.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 291. orr.

Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek kabinetearen larrialdiko bilkura deitu zuen, jasandako bajak aztertzeko.  Berria - Mundua   2004-05-12

5 (hitz elkartuetan)

Plataformaren aldarrikapenak honakoak ziren: soldaten 100 euroko igoera lineala, asteko 35 lanordu, soldataren %100 jasotzea baja kasuan, eta txandakako kontratua.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Neurriz kanpoko baja kopuruak zituzten langileak dira.· Amatasun baja 19 astekoa izango dute, eta 100%ean ordainduta egon beharko du.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Hiru urtetan banatuta, soldataren %35eko igoera izango dute, gaixotasun-bajetan hobekuntza nabarmenak...  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

6 bajan adlag baja egoeran.

Urte eta erdi darama bajan depresioa dela eta.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Lehengo astean eta aurrekoan bajan egon nauk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

Ramirez larri zauritu zuten erasoetan eta oraindik bajan dago.  Berria - Harian   2005-03-09

Haietariko bat iazko uztailetik bajan dago eta elkarteko zuzendaritzak kanporaketa prozedura hasi du haren kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Badakizu orain dela urte batzuk telefonorik gabeko etxe batean bizi dela eta lanean esan zidaten bajan zegoela.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Yago, bajan istripuagatik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amatasun baja (3); baja gehiago (3); baja hartu (7); baja hartzeko (3); baja izango (3)

bajan dago (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus