Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbait orenen buruan berriz ene baitaratzen niz, ezagutzen ez dutan gela batean etzanik nago. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.
Sophie pixka bat lasaitu da, ororen buru senargaia bere baitaratu dela ohartu baita. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 129. orr.
Lau-bost egunen buruko bere baitaratu zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.
Operazione baten ondorioz ezin da gehiago bere baitaratu eta hamar bat egun barne zendu da Baionan. Herria 2004-04-22
Burua doi bat inarrosi eta berriz bere baitaratu zelarik, halako kilika batzuk senditzen zituen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 13. orr.
Hain ari zen bere baitaraturik lanean, non bere gelaren erdian nintzelarik ere, ez baitu burua jiratu nor sartu den jakiteko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.
Luze luzea etzanik egon zen ohean, berriz arras bere baitaratu bitartean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 135. orr.
Hori jada ez da etzango herria pentsamendu kritiko eta razionalista arrotzez europartzean [...], baizik Espainia bere baitaratzean eta bere-bere balio eternalak, bere barnekondo sakonean lokartuak, berbiziaraztean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.
Gonbit hari amore emanez, ez zuen inorekin hizpiderik bilatu, eta arreta nonbait finkatu beharrez, bere oinen erritmo geldoari jarraitzera bere baitaratu zen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 26. orr.
Holakoetan haatik, hobeki gure baitaratzen ere ahal gira, gehiago sendituz muga guzien gainetik zoin beharrezkoa den bakoitxak bere bizian ezartzea ahal bezenbat jendetasun! Herria 2005-01-06
Hain zuzen ere hantxe, urrats bakar batzuetara zegoen bat, panama kapela eta bota horiz, seriosa, eztia, bere baitaratua, nahiz hamar mutiko zelatan eduki. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.
Gora begira, hantxe zegoen -Ramsay jauna- eurenganatzen, gerriei eragiten, antsikabe, bere baitaraturik, urrun. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.
Bere baitaratua gelditu zen, gogoetatsu. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.
Émile isildu zen, bere baitaratua, zuzen, sendo. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 109. orr.
Ez zuen galderarik egiten eta bere baitaratuta pasatzen zituen korridoreak eta jangela, oso diskretu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 31. orr.
Gauza arraro, izugarri hori sinesteagatik zegoela Paul Rayley dardar batean, han erdian, baina hala ere bere baitaratua, hausnarkor, isilik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 100. orr.
-Kandelak -esaten du bere baitaraturik, suontziaren arrapalean dauden argimutiletako kandelen kondar ketsuei erreparatuz-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 224. orr.
Euria ari bazuen edo irteteko gogorik ez bagenuen, Idoiak pintzel batzuk eta oihal bat [...] hartzen zituen, eta pintatzen hasten zen, erabat bere baitaraturik.· Oso ezti aitortu nion, neure gogoetan baitaratua, psikopatak irakatsitako gozotasun lazgarrian: [...]. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.
Haurtzaroko kredoak berritu eta bere baitaratu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.
"Il est habité par la beauté!", diot ene baitan, edertasuna bere baitaratu balu bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.
Dalitek berek beren baitaratua dute fatalismo ilun bat: beren arraza zikin dela menderen mendetan, Jainkoak mundua egitean, bideko errautsetik sortuak baitira, omen... Herria 2004-09-09
Kolpetik, irakurle amorratu bilakatu zen; dena irensten eta gogoratzen zuen, eta bere baitaratzen zuen guztia ordenatzen zen, berez-berez, bizi-sistema batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.
Euskal Herria Espainiaren modernizazio eta birreraikuntzan osoki enplegatzeko erabakia, osoki bertan "bat eginez", hainbesterainoxe, ezen horretarako euskara iraitzi eta hizkuntza espainola baitaratu beharko bailuke beretzat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.
Begiak ez du kolorerik eta, hala ere, modu berezian hartzen du kolorea, atseginez eta gozaldiz bere-baitaratzen duenez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.
Igoeretarako foka-larruak erosteko pobreegi baikinen, iztupa zakarreko oihalak nola josten diren erakutsi zidan, tramankulu espartanoak, zeinek, ura beren baitaraturik, legatzen gisa izozten baitira, eta gerri inguruan lotu behar baitira jaitsieran. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.
Jurisprudentziak ere, azken batean, baitaratu behar ditu norberak alferrik aurreikusi nahiko lituzkeen objektu guztiak edota iraizean egindako aurreikuste batek barneratuko ez lituzkeenak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.
Eraman nuen neure loria eremu gisa aldez aurretik hautatua nuen lekurantz; eta alabaina ez zen baitaratu mendean hartua eta bere garaile zoriontsuari emana izan ez zen arte. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.
Baitaratua nintzelarik, komenigarriagoa iruditu zitzaidan hasierako nire eginbeharrez ez ezaxolatzea, eginbehar horiek betetzeko astia banuenez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.
bere baitaratu (12)