Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Baita ere. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.
Eta baita ere: "Alferkeria arimaren etsai da". Iruditzen zait, baita ere, gertatzen zaizkidan gauzetatik libratzeko baino, gehiago balio dutela gauzak benetan gerta dakizkidan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.
Egia da, baita ere, neskak aldatu egiten direla. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.
Nabarmen adierazten du, baita ere, Erreinua doan ematen zaigula, ez dugula irabazten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.
Ulertu du, baita ere, Raimundo Silvak ez duela hitz egingo. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.
Jakin behar duzue, baita ere, "Ontasuna" izenak edo hitzak ez duela esan nahi Ontasun xume eta argia besterik: ez gehiago, ez gutxiago. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.
ETAk garbi utzi zuen baita ere bere nazionalismoa ez zela EAJrena bera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.
Aurkikuntza horrek poztu ninduen, alde batetik, baina halako ezinegon bat sortu zidan, baita ere, ez bainekien zein zen horren guztiaren esanahia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 174. orr.
AMIra berriz joatea erabaki zuen, bai Omar Khaiamen bizitzaz gehiago jakiteko, eta, baita ere, hara itzultzeko gogoa zuelako, besterik gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.
Hori hor jarri zuten gure bataioaren kontzientzia izan genezan, baina baita ere gure arbasoen erruak berritu gabe aurrera ibil gintezen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.
Egia da gizabanakoaren eta herrien askatasunaren aldarria dakarrela berarekin, baina berarekin dakar, baita ere, kostunbrismoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.
Helburuak dira, idazle baten ezagutzaren egitea, jakitea idatz lan hori zergatik egin duen eta hortarako nola plantatu den, baita ere zer nolako gogoetak eta mezua helarazi nahi duen irakurleari eta jendeari. Herria 2002-11-28
Goratu ere meza-jantziak eta eliz etxegintzak; baita ere santuen irudiak, agurtuz adierazten dutena. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.
Ron eta biak armiarmen atzetik oihanera joan zirela, eta han basiliskoaren azken biktima non hil zen esan ziela Aragogek; baita ere, nola asmatu zuen Myrtle Negarti izan zela biktima. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 273. orr.
Jainkoak egin gaitu honelakoak, baina Jainkoak jasoko gaitu, baita ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.
Baita niri ere. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.
Baita zera ere! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.
Baita aitarekin ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 33. orr.
-Baita aurretik ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.
-Baita hik sinistu ere. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 111. orr.
Baita edanda ere, seguruena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.
Baita sukaldeko leihoetan ere. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.
Baita preso antisozialak ere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 271. orr.
Baita hau erantsi ere: ”Ez duzu niri horrelako galderarik egiteko inolako eskubiderik”. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.
Baita besteak ere, abudo erantzun: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 13. orr.
Denek, baita tranbiara igotzen ari zirenek ere, barre egin zioten nire ateraldiari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 50. orr.
Begitarte gorrixka hura ahazten saiatu nintzen, baita lortu ere, ia sei orduko loa egin bainuen segidan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Hilabetero desmuntatu eta garbitzen diat atalez atal, baita kotoiz xahutu ere ipurdi zilarkara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Niri ez zait gehiegikeria iruditzen abadeak esandakoa: 1960an, eta baita 1970ean bertan ere, Obabako nekazariek antzinako mendeetako aire hori zuten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.
Zaletasuna piztu nahiko luke 76635-Q-rengan, liburuez (eta baita filmez ere) hitz egitea atsegin du eta. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 12. orr.
Izaki guztien lehen jatorria aintzakotzat harturik, sorkari guztiei, baita txikienei ere, "anaia" eta "arreba" izenez deitzen zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.
Herrian, berriz, baita jende ikasiaren artean ere, Asisko Frantziskoren irudi partziala izan da nagusi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.
Gure esku gelditu ziren lautadako hiri guztiak, baita Galaad eta Baxan eskualdeak ere, Baxango Ogen erresumako Salka eta Edrei hirietaraino. Elizen arteko biblia Dt 3,10
Ikusmenezko irudi planoetara mugatuko gara hemen, pinturarekin, grabatuarekin, marrazkiarekin, argazkiarekin, zinemarekin, telebistarekin eta baita sintesizko irudiarekin ere batera, gure gizartean gehien-gehien direnetara, alegia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 60. orr.
Argiak asko eta bereziki erabiltzen dira triklinoetan eta geletan, baina baita korridoreetan, arrapaletan eta eskaileretan ere, zeren eta leku hauetan askotan batak bestearekin topo egiten baitute pertsonek. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2970. orr.
Biziko bagara, arnasa hartzen dugu, baita amaren sabelean gaudenean ere; gero, [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Orduan erraza dena da biguna, uxterra, leuna, hauskorra, gozoa, amultsua eta horiek denak, eta baita haserre(tu) a ere; begira nola: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.
Oso desberdina zuretzat, inoiz esan didazunez, eta, horrenbestez, baita niretzat ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.
Handia zen, aste barruko lanegunetakoa baino handiagoa agian, baita ezberdina ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.
Baita Ivan Illich-en Necesidades artikulu interesgarrian ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 336. orr.
Hauetako bakoitza aurretik determinatua dago gizakiaren izaera enpirikoan, baita gertatu aurretik ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.
Hutsik egin gabe iragartzen zuen, ustez bertutean tinko zegoen askoren erorketa; baina baita bekatari asko Kristorengana bihurtuko zirela ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 812. orr.
Negatibotasun hau da beren egiletasunaren ezaugarria, baita beraien ezarpen eta iraupenerako funtsezko baldintza ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.