Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bairatu, baira, bairatzen du ad konbentzitu. ik gogatu.

Haatik, ez zidan ezezkorik eman; txikitan hanka konpondu zidanetik, gure etxean adiskide handi bihurtua zen, eta horrek bairatu zuen seguru asko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.

Ospakizuna gauean berandura arte luzatu zen, eta halako batean zutitu eta hitz egiteko bairatu ninduten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Harry espetxera joateko prestatzen ari zela, Dombrowskik, azkenean, bairatu egin zuen Bette dibortzioa eska zezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

Lanak izan ditut nire txalupatxora igotzera bairatzeko bikotea, Desolaziotik bereizten gintuen tarte laburra, ehun bat itsas besabete, zeharkatu behar zela eta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Goardia Nazionaleko artillerian sartu zen, eta beren kanoiak herri-xehearen esku uzteko artilleroak bairatu nahian pasatu zituen 1830eko abenduko 21eko eta 22ko gauak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus