Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bainuontzi (orobat bainu ontzi g.er. eta bainuntzi g.er.) 1 iz bainatzeko erabiltzen den ontzia.

Pentsa, nola bainuontzirik ez dugun, terreinatxo batean bainatzen gara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

Ohetik besotan hartu, bainuontziraino musuka eraman eta uretan gozo-gozo uzten ninduelako.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 100. orr.

Berriro ere bainuontzia bete eta bigarren bainu bat hartu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Stan etzanda zegoen, emakumeek utzia zuten bezalaxe, urez betetako bainuontzian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.

Hustear den bainuontziko zuloak azken ur zurrunbiloa irensten zuen eran.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Bainuontziko urak, ohi bezala, berrogei gradutan hartu nau, abegitsu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.

Gero txizagura etorri zait eta, begiak zabaldurik, errekasto urre kolorea irteten ikusi dut bainuontziko apar artean, epel, hozten hasitako uretan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 41. orr.

Burua sartu zidan berriro bainuontzian, ostera ere ahoa zabaldu beste erremediorik izan ez nuen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Marka oneko whiski bat eskumenean, bainuontziaren karelean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.

Apetak eman zion bainuontzia xanpainaz bete behar zuela, eta xanpainan bainatu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Bainuontziari sarkofagoaren antza hartzen nik: etruskoa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.

Jendeak krokodiloak bainuontzian hazi eta haiekin aspertzean estolderietan abandonatzen dituen hiri batez ari gara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Urteek aurrera egin ahala, galdarak, bainuontziak eta komunerako portzelana ekoizten hasi ziren.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Itsaso zakar handi batek apurka irensten nau, bainuontziko tapoia kenduta xaboiaren aparra kainerian bueltaka zurrupatua izaten dena baino bortitzago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Ale, etorri, ez duzu nahi bainuontzi polit honetan bainatu?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Bainugelan sartu nintzen; bainuontzi biribil ikaragarri hark txundituta utzi ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Robertoren laguntzaileak iturripean jarria zuen bainuontzi puzgarria, goraino urez betetzear zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Jim Morrison latorrizko bainuontzian hilik agertu zela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Bere iloba plastikozko bainuontzi batean nola jolasten ari zen filmatzen ari zen.  Berria - Harian   2005-08-17

Bev-ek urez betetzen du berarentzat antigoaleko erako altzairuzko bainuontzi handi bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Burua bainuontzi ertzean pausatu eta begiak itxi zituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

4 bainuontzian egiten den tortura-mota. ik bainera 2.

Guardia zibil batek onartu du bainuontzia deituriko tortura egiten ari zirenean hil zitzaiela, duela 19 urte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Kolpeak, poltsa, bainuontzia, mehatxuak, irainak, sexu erasoak, ukimendu lizunak eta bortxaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Mehatxuak ere etengabeak izan ziren: poltsa, elektrodoak eta bainuontziarena egingo zizkidatela.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus