Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago. Elizen arteko biblia Jn 13,10
Paolak esaten zigunez, neska hura egunean bitan edo hirutan bainatzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 109. orr.
Westfaliako andre katoliko bat zen, larunbatetan baizik ez zen bainatzen eta sekula ez zuen barrerik egiten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.
Lurretik jaiki zen Dabid, bainatu eta usain gozoz gantzutu zen, eta jantziak aldatu zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 57. orr.
Egun haietako batean bero handia zegoen arratsaldez eta, beste askotan bezala, errekan bainatu ginen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 102. orr.
Jadanik erdi izerditan, denok itsasoan bainatuko ginela bururatu zitzaion norbaiti. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.
Benetan ongi pasatu genuen: filmetako hondartzetan bainatu ginen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.
Etxe gainetik emakume bat ikusi zuen bainatzen. Oso ederra zen. Elizen arteko biblia 2 Sm 11,2
Pentsa, nola bainuontzirik ez dugun, terreinatxo batean bainatzen gara. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.
-Erreka polit askoa dago hemendik hogei minutura, bainatzeko oso toki ederra. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 55. orr.
Gaztetan erokeriak egiteko garaia izaten zen, hondartzara joan, biluzik bainatu, sua piztu... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.
Bainatzea baimendu dute Zarauzko hondartzan. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Horrako putzu horretan larru gorritan bainatzen omen ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.
Diligentziako zaldiak bainatzera eramaten zituztenean, Tellagorrik errekan sarrarazten zuen biloba, haietako baten gainean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Darling andreak bainatu zituen umeak, eta gero ohean sartu zituen eta abestu egin zien. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.
Afaldu ondoren, mutilak berogailua goratu eta umea bainatzen lagundu zion neskari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.
Gero, atzerritarra bainatzeko eta olioz igurzteko esan zion Areteri, eta honek zerbitzariei. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 43. orr.
Gero besarkatu du, mainak egin dizkio, bainatu du eta bere besoetan hartu eta lokartu da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.
Umearekin jolas egiten dute, bainatzen dute, kalera ateratzen dute, jaten eman ere bai eta pardela aldatzen iaioak izan litezke. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 51. orr.
Egiaz, gustatu egiten zitzaion ama bainatzea, eta denbora asko pasatzen zuten bainugelan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.
Oraindik ere hura bainatzen jarraitzen zuen, baina jaten emateari utzi egin zion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 333. orr.
Amak txakurra bainatzen lagundu zien, eta Fredak jaten eman zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.
Ozeano apartsuek bainaturiko zilarrezko hondartzetatik zuzenean iritsi berria. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.
Zertarako baliatzen ziren hain hurbil zituzten itsasoez, beren inperioa bainatzen zuten itsasoez? Lorontziko bi arrosak uretan bainatzen dira, uraz elikatzen dira, egia da ez dutela luze irauten, baina guk ere, erlatiboki, ez dugu hainbeste irauten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.
Arrosek oraindik biltzen dute leihoko kristaletan atxikirik gelditu den argi ia atzemanezina, argi horretan bainatzen dira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 287. orr.
Harrez gero, Itsasoaren Poeman bainatu naiz / Asturuz isuria eta esne argitan argi... Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Bere lanak irakurtzen ditudan bakoitzean gozatu egiten dudala aitortu behar dut, ikerketa obra eskerga lirismo kutsagarriaren zipriztinez bainatu baitzuen. Berria - Kultura 2004-06-17
bainatu nahi (6); bainatu naiz (3); bainatu ondoren (6); bainatu zen (7); errekan bainatu (3); uretan bainatu (4)
bainatzen ari da (4); bainatzen ari zela (3); bainatzen ari zen (4); bainatzen da (3); bainatzen diren (4); bainatzen ginen (3); bainatzen zen (4); bertan bainatzen (5); hondartzan bainatzen (3); ibaian bainatzen (3)