Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregearen baimen bat dakar, libre izanez gero eta zentsuaren erregistroan izena eman gabe egonez gero elizgizon bihurtu ahal izateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.
Baimenik ez zen etorri, zeren eta Juan Pedro-k ez baitzuen gogorik ukan gisa horretan etsaien buruzagia hiltzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.
Baimen horretaz baliatzen ez garenean, hobeto betetzen ditugu haren nahiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.
Nekez ateratako gidatzeko baimena behingoz lortu dugula. Berria - Kultura 2004-11-19
-Ez dakit Beethoven jotzeko baimena lortuko dugunik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.
-Baimen hori lortuko dut. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.
Baimena eskatu diot Paulina ere joan dadin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.
Mexikorat joaitekoa da preseski irailean, baimen hori eskaturik, laborari biltzar handi batean parte hartzeko. Herria 2003-08-07
Erresuma Batuan giza enbrioiak klonatzeko baimena eskatu dute. Berria - Gaiak 2004-06-17
Ez du inork baimenik izango juduei kontuak eskatzeko. Elizen arteko biblia 1 M 10,35
Hirugarren urtekoek baimena dute zenbait asteburutan Hogsmeade herria bisitatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.
Presondegi garratz hori apur bat arindu zitzaion hilabete bat eta erdiren buruan, baina 1563ko martxoan ez zuen oraino legoa bat baino gehiago hiritik urruntzeko baimenik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.
-Badut baimena gaztelu inguruan ibiltzeko -erantzun zion gogotsu-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.
George Bushek esan zuen egoera kontrolatzeko «beharrezkoa dena» egiteko baimena dutela soldaduek. Berria - Mundua 2004-04-29
Muga zeharkatzeko baimena dik! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 83. orr.
-Aitaren baimenik ba al daukak, Tom? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.
Zure lurraldean erabiliko den dirua egiteko baimena ematen dizut. Elizen arteko biblia 1 M 15,6
1228ko apirilaren 29ko Recolentes qualiter buldaren bidez, baimena eman zuen basilika berri bat eraikitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.
Nork eman dik hiri niri musu emateko baimena? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 70. orr.
Illunbe egiteko baimena legez kanpo eman zutela ebatzi du Gorenak. Berria - Euskal Herria 2006-04-21
Apaizburuengandik harturiko baimenaz, fededun asko sartu nuen kartzelan, eta ontzat eman ohi nuen haien hilketa. Elizen arteko biblia Eg 26,10
Adelak eritasuneko baimena hartua zuen ikasturte amaiera arte, depresioagatik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.
Baimen hori oroitarazten didazularik, uste duzu ahanzten dudala zein baldintzatan eman zitzaizun? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 202. orr.
Guztira 143 baimen kudeatu ditu bulegoak. Berria - Kultura 2004-09-25
Bost urterako izango da baimen hori. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.
Neska gaztearen txanda zen, eta hark, pasaporte bat aurkeztu beharrean [...] zigilu bereziko baimen bat eskuratu zien, aparteko izaerakoa zirudiena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.
Postarat heldu orduko geldiarazia izan zen, baimen bat falta omen zelakoan. Herria 2004-11-04
Hemen bizitzeko baimena ukatzen didate. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Zin egina nuen, alabaina, ez nuela nehoiz baimen hori gabe ene unibertsitatea utziko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.
San Frantziskoko alkateak ez zuen zuzen jokatu sexu bereko bikoteen arteko ezkontzak onartzeko 4.000 baimen ematean. Berria - Gaiak 2004-08-13
Ordurako Fructuoso hemen izango duk, eta hark ziur nagok emango dizuela eskatzen duzuen baimen hori... Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.
Erresuma Batuan hori legezkoa den arren, zientzialariek HFEAren baimena behar dute lanean hasi aurretik. Berria - Gaiak 2004-08-31
Ez diat horretarako hire baimenik behar, baina eskertuko niake bidea erraztuko bahit. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.
Bruselatik heldu ohi diren baimenen zain ez dute egon beharko. Berria - Gaiak 2006-02-14
Neskak aitari begiratu zion, baimen eske. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.
Zure baimenaren zain egoten naizela etxean kieto. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.
Berorren baimenarekin, hari laguntzera noa -esan zion semearen ohe ertzean abaildua zegoen erregeari. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.
-Berorren baimenarekin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 113. orr.
-Baimenarekin, jauna. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 100. orr.
Zure baimenaz, A. jauna... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.
Orain, zure baimenarekin, egunkarian kopiatuko ditut zure azken oharpenok. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 109. orr.
Berez giza gorputzaren forma, okerra delako eta egiazko fede katolikoaren etsaia, gaitzesten dugu aipatu kontzilio sainduaren baimenarekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.
Frantziskoren baimenaz liburuak eduki nahi zituen minitroari eman zion erantzuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 638. orr.
Banindoan behin Damaskora, apaizburuen baimenez eta mandatuz. Elizen arteko biblia Eg 26,12
Ezin da inor sartu nire baimenik gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.
Nik goragoko baten baimenik gabe ezin diat ezer egin. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.
Garai hartan, jakina, manifestazio guztiak ziren baimenik gabeak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.
Honek eman behar zuen, alabaina, bere baimen berezia, "visado" deitua, Espainiako lurretan sartzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.
Komisarioaren baimen berezirik gabe karrikan ibiliko zena atxilotua izanen zelako mehatxupean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.
Frantziako Kultura ministroak baztertu egin zuen musika eta filmak jaisteko aukera zabal bat eskaintzen duen Baimen Orokorra. Berria - Kultura 2006-03-10
Une hartan muga igarotzeko baimen ofizial hura irakurtzea baino arazo larriagorik ez balu baino zurrunago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.
Guardia Zibilak eta Poliziak egindako txosten pertsonalak legez kanpokoak direla argudiatu du HZren defentsak, baimen judizialik gabe egin direlako. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Arrazoi ekonomikoen ondorioz gertatzen denean baimen administratiboaren beharra kentzeko eskatuko dute. Berria - Harian 2005-05-07
Baimen faltsua baneukan ere, susmoa nuen agintari naziek ez zutela oso begi onez ikusiko jendea armaturik ibiltzea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.
Testamentua egiteko baimen mugagabeak, erromatarren artean adostu bezala, hondatu egin zuen pixkanaka lurren banaketari buruzko xedapen politikoa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 183. orr.
Harryk ez zuen Hogsmeadera etorri behar, ez dauka baimen izenpeturik eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.
Ostatuak beharrezko baimen guztiak zituela dio Bilboko Udalak. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Oraindik urtebeteko baimen hau luzatu egingo dela, luzatu egingo duzula. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.
Animaliarik txikienak, fisikoki ahulenak zirenak akabatu egiten zituztela, inpudikoki, eta zinpeko zaintzaile zolien baimen isilekoarekin? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.
Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Baimen Integratzailea. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
1986ekoa ginuen azken baimena. Herria 2004-07-01
Baimen egun hauetan paperak egin nahi nituzke. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.
Irakasle batek izenpeturiko baimen-oharra behar zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 137. orr.
Jokin Gorostidiren baimen eskaera onartu egin dute. Berria - Harian 2005-11-29
Baimen mota batean zein bestean, Gizarte Segurantzak pagatuko ditu gainontzeko egunak. Berria - Ekonomia 2006-02-07
Urtean behin ematen didazun baimen-txartela maletan ekarri dudala. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.
Dursleytarrek ez zidaten baimen-orria izenpetu, ezta Fudgek ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.
Lur haietan ibiltzeko baimen-agiria eskatu zien soldadu-taldearen buru ematen zuenak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.
Espero baino motelago joan da zerbitzua antolatzea, baimen arazoak tarteko. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Lotsak antzean itaundu zuen gelan aurrera egiteko baimen-orroa entzun eta atea zabaldu zuenean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 86. orr.
Lau emakume daude Gabriel Irisarri itsasgizon izanak, Frantziako Koroaren alde eta Frantziako errege-baimenaz kortsariotzan aritu izanak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.
Etorkinei egoitza baimen faltsuak lortzen zien talde bat atxilotu dute Bilbon. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Zure saltzaile baimenean enpresaren izena ageri da. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.
Hiriz gaineko eragina duen proiektua izendatu zuen Udalak lan baimen bereziak lortzeko. Berria - Harian 2005-10-26
Zinemategiaren eraikuntza baimena. Herria 2004-07-29
Langileen osasun egoera okertzen joan dela eta, gaixotasun baimenak ugaritzen joan dira. Berria - Ekonomia 2004-12-02
Beste batean, berriz, ezkondu egin zela hamabost eguneko opor-baimen bat baliaturik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 142. orr.
Gobernuak eman duen Ingurumen Baimen Integratuaren kontrako helegitea aurkeztu dute herritarrek. Berria - Harian 2006-02-12
Kuartelera ehiza-baimenaren bila joan den batek ikusi duela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 180. orr.
Oilarraren, zapoaren eta berdelaren arrantza baimenak %28,5, %20 eta %23 murriztea proposatu du, zehazki, Bruselak. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Harrapaketa baimenak txikia beharko luke gainera, antxoarik ez dagoelako. Berria - Harian 2005-06-03
1935 urtetik aurrera gogotik aritu zela itsas haraindirako emigrazio-baimena lortu nahian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.
Denbora berean haurren adopzio baimena ere ematen baitu lege horrek, Espainiako Elizak garrazki kritikatu du hori ere haurren errespetuari eta onari pentsatuz. Herria 2005-04-28
«Segurtasun baimenak aurkezteko eskatu nizuen eta ez duzue egin», erran zien auzapezak. Berria - Kultura 2004-03-14
Argentinara joateko bidaia-baimena eskatu zuen Lázló-k. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 29. orr.
Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen igaro-baimena idaztera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.
Managuan atera nuen gida-baimenak hemen baliorik ez zuenez, aitari eskatu behar izan nion eramateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.
Beren arteko eztabaida aspergarriaren zuritzeko Errege Jaunak aitzinetik emana zion igaro-baimena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.
-Ez, baimen labur batekin etorri nauk. -Gazteak, gogogabeturik, erantzun. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.
ahal izateko baimen (5); baimen agiria (5); baimen barik (8); baimen berezi (11); baimen berezi bat (7); baimen berezia (26); baimen berezia behar (6); baimen berezirik (7); baimen eskaera (11); baimen eske (17); baimen guztiak (13); baimen integratua (5); baimen judizialik (5); baimen orokorra (10); baimen orria (9); baimen osoa (5); egiteko baimen (6); ingurumen baimen integratua (5); izateko baimen (6)
abiatzeko baimena (13); agintarien baimena (7); ahal izateko baimena (10); alde egiteko baimena (11); aritzeko baimena (11); ateratzeko baimena (19); aurrera egiteko baimena (5)
baimena ardietsi (7); baimena atera (5); baimena baizik (6); baimena behar (41); baimena behar dute (8); baimena beharko (17); baimena beharko dute (6); baimena dauka (5); baimena du (8); baimena dute (14); baimena dutela (5); baimena duten (9)
baimena eduki (6); baimena eman (460); baimena eman aurretik (7); baimena eman behar (11); baimena eman beharko (6); baimena eman dio (42); baimena eman du (31); baimena eman dute (7); baimena eman ondoren (5); baimena eman zien (37); baimena eman zion (52); baimena eman zuen (42); baimena ematea (24); baimena emateko (17); baimena ematen (118); baimena ematen dio (5); baimena ematen du (6); baimena eskaintzen (5); baimena eskatu (193); baimena eskatu behar (13); baimena eskatu beharko (5); baimena eskatu dio (6); baimena eskatu diot (6); baimena eskatu du (8); baimena eskatu zion (30); baimena eskatu zuen (28); baimena eskatu zuten (6); baimena eskatuko (16); baimena eskatuz (12); baimena eskatzea (12); baimena eskatzeko (6); baimena eskatzen (27); baimena eskatzera (5); baimena eskuratu (11); baimena galdegin (6); baimena hartu (5)
baimena izan (18); baimena izango (11); baimena izatea (6); baimena jaso (37); baimena jaso du (8); baimena kendu (11); baimena lortu (48); baimena lortu zuen (8); baimena lortuko (5); baimena lortzea (6); baimena lortzeko (20); baimena lortzen (5)
baimena ukan (10); baimena ukatu (43)
baimena ukatu dio (6); baimena zuela (5); baimena zuen (10); baimena zuten (9)
baliatzeko baimena (5); bat egiteko baimena (5); bere baimena (12); bere baimena eman (7); bidea egiteko baimena (5); biltzeko baimena (8); bisitatzeko baimena (10); bizitzeko baimena (36); bizitzeko baimena eman (5); bizitzeko baimena ukatu (7); botatzeko baimena (6)
edukitzeko baimena (9); egiteko baimena (174); egiteko baimena eman (41); egiteko baimena emango (6); egiteko baimena ematen (10); egiteko baimena eskatu (19); egiteko baimena lortu (6); egiteko baimena ukatu (6); egoitza baimena (13); egoteko baimena (15); emandako baimena (5); emateko baimena (7); emisio baimena (6); enbrioiak klonatzeko baimena (7); erabiltzeko baimena (17); erabiltzeko baimena eman (7); eraiki baimena (7); eraikitzeko baimena (21); eraikitzeko baimena eman (7); eraisteko baimena (5); eramateko baimena (11); eramateko baimena eman (5); erretzeko baimena (5); esertzeko baimena (6); ezkontzeko baimena (11); gelditzeko baimena (7); gida baimena (12); gidatzeko baimena (27); gurasoen baimena (9); handitzeko baimena (6); hark baimena eman (7); hartarako baimena (7); hartzeko baimena (19); hartzeko baimena eman (7); hasteko baimena (28); hasteko baimena eman (13); hautagai izateko baimena (5); hemen bizitzeko baimena (8); hiltzeko baimena (9); hitz egiteko baimena (12); horretarako baimena (34); horretarako baimena eman (8); horretarako baimena ematen (6)
ibiltzeko baimena (10); igaro baimena (5); igarotzeko baimena (7); igotzeko baimena (5); ikusteko baimena (11); irteteko baimena (9); irteteko baimena eman (5); itzultzeko baimena (20); itzultzeko baimena eman (8); izateko baimena (24); izkiriatzeko baimena (6); jarduteko baimena (5); jarraitzeko baimena (23); jarraitzeko baimena eman (11); jartzeko baimena (11); jartzeko baimena eman (6); jasotzeko baimena (5); joaiteko baimena (7); joateko baimena (66); joateko baimena eman (13); joateko baimena eskatu (17); joateko baimena ukatu (7); jokatzeko baimena (10); jotzeko baimena (5); kanpaldia egiteko baimena (10); kentzeko baimena (5); klonatzeko baimena (9); lan baimena (8); lan egiteko baimena (7); lanean jarraitzeko baimena (5); nire baimena (5)
pasatzeko baimena (5); predikatzeko baimena (12); predikatzeko baimena eman (7); saltzeko baimena (6); sartzeko baimena (31); sartzeko baimena eman (6); sartzeko baimena eskatu (6)
udalaren baimena (7); ustiatzeko baimena (6); uzteko baimena (14); uzteko baimena eman (5); zabaltzeko baimena (7); zure baimena (8)
baimenak eman (6); baimenak ematea (5); baimenak emateko (6); baimenak eskatu (6); baimenak eta (9); baimenak lortzeko (5); egiteko baimenak (7); eta baimenak (5); kutsatzeko baimenak (7); lan baimenak (5)
berorren baimenarekin (7); zuen baimenarekin (8); zure baimenarekin (17)
baimenaren zain (14); egiteko baimenaren (5); obra baimenaren (5)
baimenik eman (86); baimenik eman ez (6); baimenik emango (14); baimenik ematen (28); baimenik ematen ez (5); baimenik eskatu (38); baimenik eskatu gabe (24); baimenik eta (8); baimenik ez (69); baimenik ez duela (5); baimenik ez emateko (5); baimenik ez zutela (5); baimenik gabe (270); baimenik gabe egin (5); baimenik gabe ezin (10); baimenik gabeko (16); baimenik galdegin (5); baimenik izan (8); bere baimenik (10); bere baimenik gabe (9); egiteko baimenik (25); egiteko baimenik ez (7); ez baimenik (5); ez dio baimenik (6); ez dute baimenik (5); ez zion baimenik (5); gurasoen baimenik (9); gurasoen baimenik gabe (9); haren baimenik gabe (5); horretarako baimenik (18); horretarako baimenik eman (7); irteteko baimenik (6); joateko baimenik (7); nire baimenik gabe (9); sartzeko baimenik (11); zure baimenik gabe (5)