Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bailara iz nolabaiteko batasunen bat osatzen duen herri edo auzo multzoa; auzoa; auzo edo baserriren bat dagoen ibar txikia.

Bailarako herri batekoa zen, eta haren familia ezaguna zen gure auzoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Umetan banindoan behin amarekin trenean, gure bailarako tren eder hartan, leihoz kanpotik bazterrak nola mugitzen ziren begira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Bailarako hainbat herritatik lasterka etorritako gizonekin nabarmen indartuta, mairuak gaztelua lehenbailehen berreskuratzen saiatu ziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 129. orr.

Asis eta bailara guztiko jendeak jaiera handia zion.  Berria - Mundua   2004-10-30

Auzoan zebiltzan zurrumurruak egia izan ala ez, bailara osoan atxiloketa ugari gertatu ziren handik hilabete batzuetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Zikina ez ezik, zakarra ere bada dirua; hala esaten diogu gure bailaran diruari ezizenez: zakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Artetxerreka (Azkoititik Urretxura bitartean dagoen paraje edo bailara bat).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Irungo Olaberria bailara babesteko plataforma eratu da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Arbizkoa bailara du bertan, atzean utzi du Aittola Berri; zuloan, Ugarteberri, Ugartezar...  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 9. orr.

Ferian bueltatxo bat egin eta Azkoitiko Urrategi bailarako Maltzeta-Etxetxora joan izan zen bolada batean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 23. orr.

Bixente Barandiaran, Urkiko bailaran jaio baina aspaldidanik Donostiako Altzan bizi den bertsolaria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Eritasun labur baten ondotik zendu da eta iragan asteartean ehortzi Angeluko san Leonen elizan, Albert Chabagno Aldudeko auzapez eta Baigorriko Bailarako zindik ohia.  Herria   2004-12-23

Baserritar batek bailarako bidezaina ikusi zuen ibaiaren ondoan, beheko auzora zihoan errepidean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

Leihoaz harantz, zaldiak ikusten nituen lasai belarra jaten, eta tximiniako kea bailarako etxeetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Bailarako etxeetan gazta egingo zuten, eta suerte pixka batekin irasagarra ere ez zuten faltako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Bailararen amaieran mendiak goraka jarraitzen zuen belardiz belardi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Erdi Aroko nekazari batek, bera bizi zen lekuko bost kilometroko ingurune batean eskuratzen zuen kontsumitzen zituen ondasunen %90. Bailarak osatzen zuen bigarren truke-zirkulua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

2 ibarra-edo.

Lehenean aurki ditaizke Erronkari bailarako argazki zaharrak, bigarrenean aldiz Zaraitzu aldekoak.  Herria   2003-05-22

Baztan bailara honetako baserri gehienak Elizondon bizi den gizon batenak dituk.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.

Aizarnazabalen jaio nintzen ni, Urola bailarako herririk gordeenean, eta gazte samarrik Tolosara ezkondu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

-1397an, Santes Creuseko bailaran, intxaur eta arrautza tamainako harria bota zuen, eta uzta guztia erabat hondatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Hartaxetik hartua du etxeak izena; izanez ere, Santarderko Pas bailarakoei "pasiego" deitzen baitzaie.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 211. orr.

Harri-pilatxo bat jarriko dute ondoan, seinale gisa, hobiratzaileek Gogen gudarostearen bailaran lur eman arte.  Elizen arteko biblia   Ez 39,15

Kolonbiako Cauca ibaiko bailaran ezarri den plana da.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Basauriko mendizale bat hil da Espainian, Ordesako bailaran erorita. katalanera Kataluniako hizkuntza ofizial gisa izendatzea, baita okzitaniera ere, azken hau Val d'Aran bailaran.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Txakur batek zaunka egin zuen, eta gazteak bailara osoa arakatu zuen begiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.

Bailara txiki batera deitu zituzten Lasarte eta Uztapide, bi egunez bertsotan aritzekotan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

Baserriz jositako bailara txikia zeharkatu eta, bidezidor batetik, muino batera igo ziren, gotorlekuaren hondakinak topatu arte.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Romontetik dozenaka kilometro daude Alpeetako bailara malkartsuetaraino.  Berria - Kirola   2004-04-30

Euskal Herri hezean nonahi dauden bailara estu eta itxien arrastorik ez dago hemen.  Berria - Kirola   2006-04-06

Urola bailara magiko horretan hainbat trikitilarik egindako lana gogoraraztea.  Berria - Kultura   2004-03-19

4 (hitz elkartuetan)

Osaba leihoraino joan zen, eta, boxeolariei zein zaldiei gabe, beste aldera begiratu zuen, bailara sarrerako gaztainadirantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Osakidetzak bailara-buru bateko modulua eratzeko ardura eman baitzion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 183. orr.

5 irud/hed

Nor fidatu gerri eta aldaka artean behera egiten duen bailara zuriaz?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus