Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baikortasun 1 iz baikorra denaren nolakotasuna.

Poza, baikortasuna eta bozkarioa nagusitu zen. IRAren agiriak guztien nahiak ase dituela adierazi du Bertie Ahern Irlandako lehen ministroak, eta baikortasuna zabaldu duela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.

Gela elebidunen garapenak dakar baikortasuna.  Herria   2005-02-17

Sarkozyk baikortasuna eragin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Sasoi kolonial eta independentziarekin batera, eboluzionismoaren baikortasuna primitibismoaren ildoekin nahastu zen eta, horrela, Desagertutako Indiarraren irudia sortu zen bi doktrinak batzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Baikortasuna sumatzen da oro har, bai adierazpenen mamian eta bai tonuan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Baikortasuna gero beharko dugu, gaitzari sendabidea asmatzeko garaian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 166. orr.

Aste honetako baikortasunari poliedroaren alde ezkorrak gailendu zitzaizkion atzo.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

Whiskyaren zapore konfortagarria suma zezakeen eztarrian, eta horrek baikortasunez bete zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Artean konfiantzaz eta baikortasunez betea nengoen eta uste osoa nuen egun gutxiren buruan zinean arrakasta izaten hasiko nintzela-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 169. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Gobernuaren propaganda ofizialak, ordea, baikortasun neurrigabea erakusten zuen laster eroriko zen Stalingradori buruzko albisteetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.

Medikamentuak baikortasun zentzugabea ematen zion, edo, zehatzago esanda, espiritualtasun gozo bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 130. orr.

Klase ertainaren baikortasun atsegin hau ez zen gauza berria Victoria erreginaren Jubileuaren garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Hain egoera prekario eta ilunetan, baikortasun dogmatikoa ezkortasun dogmatikoa bezain justifikaezina zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Emoziozko erreakzioek, "viktoriar" baikortasuna eta "spengleriar" ezkortasuna bezalakoek, froga gisa ez zuten indarrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 461. orr.

3 (hitz elkartuetan ehe osagai gisa)

Baikortasun ukaldi batek jota.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Argi utzi zuen ondo bete dezakeela Kerryk emandako betebeharra, hots, baikortasun irudi bat ematea eta jendearengana iristea.  Berria - Mundua   2004-07-30

Sosegu, itxaropen eta baikortasun mezua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Honek halako baikortasun olatuak sortzen zituen gure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 185. orr.

Ikusi besterik ez dago Donostian dagoen baikortasun giroa.  Berria - Kirola   2004-11-05

Zailtasunei aurre egiteko gogo apartekoa, baikortasun maila handiagoa.  Berria - Kirola   2004-08-27

Baikortasun izpi bakarra sarrerako buzoi koloretsuena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Besterik ezean bazuen arrazoi bat ilun argituriko egunari baikortasun pixka batekin begiratzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.

4 baikortasunez ik baikorki.

Albistea baikortasunez jaso dut.  Berria - Harian   2006-03-24

Gauzak baikortasunez hartzen ditu nonbait.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Baikortasunez ikusten dugu azken urte honetako hazkundea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Badago abenduko konpromisoei baikortasunez ekiteko arrazoirik ere, Bilbo Basketek zaleen itxaropena piztu duten hainbat bertute azaleratu baititu.  Berria - Kirola   2004-12-10

Ezker Batuak «baikortasunez» jokatu behar duela-eta, Ibarretxe Planari Eusko Legebiltzarrean baiezkoa emateko eskatu zien alderdikideei.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Urtea «neurriko baikortasunez» ikusten du Gipuzkoako Ganberak.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baikortasun giroa (3); baikortasun mezua (4); baikortasuna berreskuratu (3); baikortasunez ikusten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus