Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baieztu, baiez(tu), baiezten (ETCn 167 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian baieztatu agertzen da) du ad baieztatu.

Esandako honek ez dio indarrik kentzen lehen aipatu dugun bereizketari; areago, baieztu egiten du bereizketa hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 131. orr.

Jainkoa hautemateko beste biderik ez da, Haren obrez ez bada, horiek Haren existentzia eta Hartaz sinetsi behar den guztia aldarrikatzen baitute, hau da, Hartaz baieztu edo ukatu behar den guztia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Wallis izan zen, orduko jakintsuen artean, William Harvey herrikideak aurkitu berri zuen odolaren zirkulazioaren tesia jendaurrean baieztu zuen lehena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

-Baina berehala ezkondu behar dugu! -baieztu zuen neskak ahots irmoz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 271. orr.

"Ihes egin du, beraz", esan zian gero, inolako erantzunaren zain gelditu gabe, bere baitarako, baieztu eta egiaztapen bat emateko soilik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.

Bidaiari guztiek baieztu duten beste zerbait ere erabili zuen bere arrazoibidearen alde.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

1922ko martxoaren 29a zela baieztu zuen neskak, sukaldeko murruan dilindatu Eskualduna astekariaren hostozko almanakan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Berlingo Finantza Ministerioak atzo baieztu zuenez, aurten %3,75era iritsiko da aurrekontuaren desoreka.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Txortaldia amaitu eta gero bereizi ginenean, bainugelara dutxatzera joan eta uzkiko txuringa urratuta neukala baieztu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 91. orr.

Sanz presidentea pozik azaldu zen, Wolfsburgen baieztu egin baitiote margoketa nasa berria 2006. urtearen erdialdera hasiko dutela, eta 2007rako amaitu.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Sei urtez luzatuko den hitzarmen horren lehen dirustatze erabakiak baieztu dituzte, besteak beste Hizkuntza politikaren 4 miliun liberak.  Herria   2001-07-12

Honek frogatzen du noraino irits daitezkeen jakinmin falta eta nagikeria intelektuala premiazko edozein baieztapenen aurrean, datorren tokitik datorrela, baiezten duen autoritatea edozein izanik ere,Zeruko fenomenoetatik euretatik eta beste hainbat arrazoitatik baieztera ausartuko nintzateke munduaren izaera ez dela jainko bidez guretzat sortua izan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.

Berdin dela erakunde ilun horren izatea baieztea zein ukatzea, Babilonia ez baita halabehar-joko infinitu bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 55. orr.

Egiazkoa dela baieztea da gaur egun kontaera fantastiko ororen konbentzioa; nirea, ordea, egiazkoa da, izan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus