Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita Aldrovinus zintzoak Rouengo Katedralean jendaurrean otoitz egin zuen, proposamenaren baieztapena Jainkoak modu ageriko eta garbiaz frogatzeko erregutuz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.
Ordenaren aurrerabidea santuaren agindupean, eta aurrez onetsitako Erregelaren baieztapen ofiziala, Erregelaren ahozko onespen hau benetako baieztapena zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.
Baieztapenezko murmurio zinezko bat igaro zen mahairen bueltan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.
Hori ez zen baieztapena, galdera baizik, eta galderak erantzuna du zor. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.
Baieztapen honekin hasten da honen 5. atala: "Legeak gizartearentzat kaltegarri diren ekintzak debekatzeko eskubidea du bakarrik". Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.
Baieztapenik gabe ez dago federik, ezin baita deus sinetsi baieztapenik gabe. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.
Nola jar zezakeen zalantzan Enricok nire baieztapen bat? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Galderak erantzuteko premiak baieztapenak sortzen ditu. Berria - Kultura 2004-06-04
Baieztapena biribilduz zehaztu zuen Putumayon 15.000 hektarea koka kontrolatzen zituztela. Berria - Mundua 2004-05-30
"Torturatzea gaizki dago" eta antzeko baieztapenek ez dute egitaterik adierazten eta, horrenbestez, ez dute esanahi literalik adierazten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.
Baieztapen horiek bete egin ohi dira. Berria - Kirola 2006-04-29
Baieztapen hau, ordea, ez da sozialki onarturiko gezur handi zanpatzaile horietako bat baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.
(9)ko baieztapenak esaten digu ezinezkoa dela perpausen egitura morfemikoa azaltzea egoera-diagrama bezalako lanabes baten bitartez. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.
Historialari askok, baina, frogatu ezin diren baieztapenak egitea leporatzen diete. Berria - Gaiak 2004-05-12
Baieztapen hau frogatzeko, beharrezkoa da ingelesaren ezaugarri sintaktikoak hobeto zehaztea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.
Hara non Noam Elkies matematikariak [...] Euler-en baieztapena gezurtatzen duten lau zenbaki ateratzen dituen bere kapelutik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.
Makro-historiaren maila jakin batean kontsidera daiteke "espezieek eboluzionatzen dute" moduko baieztapen batek enuntziatu bera eratzen duela Darwinengan eta Simpsonengan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 121. orr.
Baieztapen horrekin bat etorri zen Erkoreka. Berria - Harian 2005-05-12
Oro har, erlatibismoak ukatzen du gure baieztapenak termino ahistoriko, akultural edo absolutuetan funtsa daitezkeela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
Haiek ere indartu egin zioten gerra irabazi zutelako susmoa, baina erabateko baieztapenik gabe. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
Ez inolako galderarik, baizik eta baieztapen huts bat: "Bai, David, bahuen onartzeko garaia". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.
Berdintasuna zertan oinarritu jakin ezean, halako baieztapen lauso bat bihurtu dugu, eta ez dugu jakin izan gehiago nola baliatu hartaz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 179. orr.
Alde batetik, ekonomia normatiboa [...] eta, bestetik, ekonomia positiboa -egitateen bidez egiaztatu daitezkeen baieztapen egiazko ala gezurrezkoak jasotzen dituena-. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.
Baieztapen bitxi hori nola ulertu jakin ezinik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.
Ikerketa ez da, oro har, baieztapen orokorretatik eta deskripzio soil batzuetatik askoz areago joan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.
Oro har, baieztapen edo tesi eztabaidagarrien kontra egiten dira judizioak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.
Protagorasen beraren baieztapen ezaguna ekartzen da harira [...] balioen erlatibismoa adierazteko: "Gizona da gauza guztien neurria". Antitetikak, beraz, ez du jarduten inolaz ere baieztapen aldebakarrez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Epikurok oinarri-esakune hauek ea baieztapen objektibo gisa inoiz azaldu zituen galdetu behar da oraindik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.
Ezkontzaren gaineko baieztapen ergel eta erreakzionario hura egin zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.
Ez dut baieztapen neurrigabekorik inondik ikusten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 87. orr.
Pragmatistak hitz berezi bat darabil du behin-behineko indukziozko baieztapenei buruz ari denean: posit. Orduan bere baieztapena erabat oinarrigabea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.
Arrazoimenaren kritikak, beraz, azkenean halabeharrez gidatzen du zientziara; kritikarik gabeko bere erabilera dogmatikoak, aitzitik, oinarrigabeko baieztapenetara. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.
Funtsezko baieztapena ez da oinarritzen inolako autoritatean, bere esperientzia pertsonalean baizik Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.
Ingurukoek baieztapen-keinuak egiten zituzten. Baieztapen keinu bat egin zidan, eskua mahai gainera eramanez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
· Azken eskaera horren harrera-baieztapenarekin batera, bigarren gutun bat iritsi zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.
baieztapen faltsu (3); baieztapen gisa (4); baieztapen guztiak (4); baieztapen ofiziala (4); baieztapen ofizialik (3); baieztapen ororen (3); hainbat baieztapen (3); halako baieztapen (5)
bere baieztapena (9); guztien baieztapena (3); halako baieztapena (4)