Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baieztagarri 1 izond/iz zerbait baieztatzen duena.
Aski ohi da zerbaitetaz jabetzea, kolpetik haren baieztagarri sorta bat atzemateko, ordura arte susmorik ere ez izan arren; harrigarri zitzaidan une hartara arte ez ulertu izana Carlos Argentino eroa zela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.
2 (-en atzizkiaren eskuinean)
"Altxorraren bila joatea erabaki nuenean inondik ere ez nuen pentsatzen beiraki-denda batean lan egingo nuenik", pentsatu zuen mutilak, bere aurreko burutazioaren baieztagarri. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 99. orr.