Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baiezko 1 iz baietz-i dagokion izenlaguna. ant ezezko.

Baiezko keinua egin zuen Olatzek, ulertzen ziola.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Amak baiezko keinua egingo dio buruaz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 56. orr.

Buruaren baiezko keinurik ez, ezezko keinurik ere ez, ezertxo ere ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 169. orr.

"Zenbat daude?" galderaren erantzunean zero agertu izanak ezezko erantzuna -"ez dago ezer"- baiezko esaldi bihurtzen du: "ezer ez dago".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Michonen antzera galdegin nezake, baiezko erantzuna izango dudala jakinda gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

Rakel Ameskoa? -galdegin dit harreragileak, eta nire baiezko imintzioa ikusirik, zorrotxo bat luzatu dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Zintz egitearekin, baiezko buru-ukaldia egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Baiezko botoa baztertu ostean, EAk «boto praktikoa» defendatuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Baiezko boz hori «Baionakoa eta hirigune ez euskaldunetakoa» izan dela komentatu du Lakok.  Berria - Harian   2005-05-31

Helegiteak baiezko 11 boto jaso zituen eta 37 ezezko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Baiezko atributuen bost sailak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

-Ondo dago -Emilek buruz baiezko keinu bat egin zuen, serio-serio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Neskatxek irrifar konplize batekin ezezka bezala erakusten zuten baiezko libido gordea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.

2 (izenondo gisa)

Hausnarketa sail baiezko eta sakon bati hasiera eman diezaiogun bertan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 122. orr.

Azaldu behar dizut, lehenengo eta behin, ezezkoak, nolabait, atributuak direla, eta zertan ezberdintzen diren baiezkoetatik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

Poema, hori bai, bi ahapaldien -baiezko eta ezezkoaren- esaldia litzateke.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.

Goizean egin dut proba, eta emaitza baiezkoa izan da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Ordenagailuko unitatearen edukia aztertzen hasiak ote garen jakin nahi baduk, erantzuna baiezkoa duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Erantzunak berehalakoa eta baiezkoa behar zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

3 (izen gisa)

Beste baiezko bat buruarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

Banekien nik haren bainak baiezkoak baino indar handiagoa zuela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 114. orr.

Amegrovek play-offean parte hartu nahi duela esan badu ere, baiezko hori ez da erabatekoa eta behin betikoa.  Berria - Kirola   2004-09-01

Baiezkoa bezala ezezkoa ere adieraz zezakeen keinu zimardi-tsu bat egin zion Norak buruaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

Gizonak baiezko harritua egin zuen buruaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

Baiezko deserosoa egin nuen buruaz, neu izan bainintzen zuzendariarengana jo zuenetako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Badakit inork ez diola horrelako gonbidapen bati hain baiezko alaiaz erantzuten.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

Nik baiezko labur urduriz erantzuten nion, begiak maleta erraldoiari josita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Zaindariek baiezko adeitsu batez erantzun zioten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Baiezko isila egin nion nire adiskideari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Mutikoak baiezko mutua, buruaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 119. orr.

Ikusia nuela adierazteko, neuk ere baiezko mutua egin nion, ez bainintzen gai nire mihiaz beste berba erdi bat ebakitzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.

Egitasmoak erakundeen baiezko osoa lortu duelako eta gauzatzeko fasean dagoelako itxura emateak ardura gutxiko presa erakusten du, eta ez dator bat errealitatearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Erantzun isila baiezko biribila.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 170. orr.

Bidailagunak hasieran mesfidati eta zurrun egoten gara, baina azkenean denok gogoberotu, eta baiezkoa ateratzen da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 101. orr.

Baiezkoa agindu zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 35. orr.

Agustinak baiezkoa adierazi zion buruaz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 165. orr.

Baiezkoa adierazten zuen zizpuru etsitu baten ondoren lotu zitzaion, ostera ere, mintzoari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.

Bihar Grand Canyonera jaistekoa ote den galdegin diot, eta haren baiezkoa entzunda, [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 198. orr.

"Aspaldi izan dugun pozik handiena eman diguk baiezkoarekin", esan zidan Martinek beragan imajinatu izango ez nuen seriotasun batez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

-Hm-hm -alabaren baiezkoa.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 29. orr.

Hala ere baiezkoak diferenteak egon litezke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Nahiz eta nik neure bizitza guztian hega-beldurra delakoaren den mendrenik ere sekula sentitu ez, baiezkoaren plantak egin nizkion, hega-beldur nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

Azaldu behar dizut, lehenengo eta behin, ezezkoak, nolabait, atributuak direla, eta zertan ezberdintzen diren baiezkoetatik;  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

4 (bozka batean) baiezko botoa.

Baiezkoa nagusitu da Hego Euskal Herrian, baina abstentzioa inoizko handiena izan da, Herri galdeketan baiezko eta ezezkoen arteko alde estua izango litzatekeela nabarmentzen dute inkestek.  Berria - Harian   2005-02-22

Galeuscako koaliziokideek ere, CiUk eta BNGk, baiezkoa proposatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Parte-hartzea %39,55 izan zen eta botoa eman zutenen artean baiezkoa izan zen nagusi.  Berria - Harian   2005-02-22

Baiezko bikoitza eskatzen dizuet: bai Konstituzioari eta bai Europako Batzordeko presidente berriari.  Berria - Mundua   2004-06-19

Estatutuari baiezko kritiko bat ematea.  Berria - Harian   2006-01-24

Galizian, botoen %81,3 baiezkoak izan dira.  Herria   2005-02-22

Boto horietatik 264 baiezkoak izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Azkenean baiezkoak irabazi du.  Berria - Harian   2005-10-01

Ipar Euskal Herrian %50,6ko emaitza lortu du baiezkoak.  Berria - Harian   2005-05-31

Gogoan dut, 79 amaieran, estatutuari buruzko erreferenduma egin zenean, gauzak xehe-xehe ezagutzen ez banituen ere, ni baiezkoaren alde nengoela erabat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.

Bretainian baiezkoaren aldeko jarrera hau nabarmentzea ez da hainbesteko ustekabea.  Berria - Harian   2005-05-31

Ezetz bozkatu dutenak konbentzitzeko gai gara, eta uste dut batzuk baiezkotik oso gertu daudela.  Berria - Mundua   2006-04-01

5 baiezkoan (orobat baiezkotan g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian baiezkoan agertzen da) baiezkoa delakoan; baietz izatekotan.

Ni baiezkoan nago, Loreri gustua ematen niolakoan, oker egon banaiteke ere.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Baiezkoan zegoen, baina erabat ziur ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Baiezkoan nago; jokaera hura ez zen kontzientea izan ordea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

-Tira, baiezkoan nago ni ere -oihartzun egin zuen Swan andreak-. bigarren saileko esaldiak ez ote dira, bada, lehenengokoak bezain jantziak eta jasoak? Ni neu baiezkoan nago.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Aintzira batek olatuak al dauzka? Baiezkoan nago.  Berria - Kultura   2004-09-03

Euskal Herriko Herrialde Txapelketan arituko den galdetuta baiezkoan zen leitzarra.  Berria - Kirola   2004-07-09

Baiezkoan zara?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 62. orr.

Buruari eragin zion, baiezkoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Politikan parte hartzeko ba al zegoen mugarik? Baiezkoan, zein ziren mugok?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Iristen bazen herri edo hiriren batera, azoka eguna ote zen galdegiten zuen, eta, baiezkoan, plaza erdian esertzen zen alfonbra baten gainean, bere trepeta bakarra horixe baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 135. orr.

Esan zidan, soldadua, ez duzu ogirik izango? baiezkoan, gaua gurean pasa dezakezu, eta nik erantzun, ogia banu, eman egingo nizuke.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.

Ezezkoan ados daude, baiezkoan erabateko adostasunik ez dago, ordea.  Berria - Harian   2006-02-28

6 baiezkoa egin baiezko keinua egin.

Whittaker andreak baiezkoa egin zuen goibel.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Harryk baiezkoa egin zion isilik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 138. orr.

-Hagridengana eramatea dugu onena, bera dago hurbilen -esan zion Harryk Hermioneri; honek baiezkoa egin zion ausarki, eta bien artean altxatu zuten Ron, besapetik hartuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Norak baiezkoa egin zion betazalen keinu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.

Airean utzitako nire esaldia modu hartan ulertu zuela ikusirik, baiezkoa egin nion bekainen mugimendu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Rubenek, irri firfira bat ezpainetan, baiezkoa egin dit buruaz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 222. orr.

Berak baiezkoa egin zuen buruaz: "Iruaingo hau orain dela ehun urte baino gehiago egin omen zitean, don Carlos erregearen gerra hartan".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

-Sirius Black da -esan zuen, buruaz baiezkoa eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.

Joanesek buruarekin egin zion baiezkoa, diruak hartzeko keinu berean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Konturatu zen bere ezkerretara zegoen gizona, lehendik ezagutzen ez zuena, baiezkoa ari zela egiten burua makurtuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 115. orr.

Baiezkoa egin zuen lepoaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Baiezkoa egiten diot irribarre behartu batez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 77. orr.

Zoro bati baiezkoa egiten zaion modu berean onartu du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

Flakostak, baina, ez zuen ez baiezkorik ez ezezkorik egin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 170. orr.

· Ontzat hartu zuten abiapuntua Scwzsek eta Dodovek, zeruari begira eta buruarekin baiezkoak eginez, argi baitzegoen txori haien informazioa hutsala zela beren nagusientzat,  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.

7 baiezkoa eman

Baiezkoa eman nion, luze gabe bisitatuko nuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Hamaika aldiz eskaini izan zion lanpostua, eta nahiz eta Tomek behin eta berriz uko egin, Harryk ez zuen egundo itxaropena galtzen egunen batean baiezkoa emango ziola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Denen onari begira, baiezkoa eman zien Makabearrak Lisiasen proposamen guztiei.  Elizen arteko biblia   2 M 11,15

Gaia ongi aztertu ondoren, baiezkoa eman zion haien eskabideari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Inork gustuko ez duen erabakia hartu eta ahalegin berezia eginez, zuzendaritzaren eskariari baiezkoa eman zioten futbolari gehienek EAJk berak ez ezik Galeuscako beste bi alderdi nagusiek ere, CiUk eta BNGk, Europako konstituzio itunari baiezkoa ematea proposatzeko asmoa dute.  Berria - Kirola   2004-05-18

Andreak baiezkoa eman zuen Augustine Landois etorrarazteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

"Baiezkoa eman nuen, osaba, eta ezin dut atzera egin." "Eta zertan ari hintzen pentsatzen baiezkoa ematean!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Joanttok baiezkoa eman zion, atea buruaz seinalatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Gogo gaiztoz eman zion baiezkoa dibortzioari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Ordubeteko jardunaren ostean eman zuen baiezkoa.  Berria - Kirola   2004-03-05

Bi testek baiezkoa ematen badute, ontzat jotzen ditu kasuak.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Nire erantzuna libreagoa zen horrenbestez, baiezkoa nahiz ezezkoa emateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 12. orr.

Eta azkenean etikak ere baiezkoa emango dio horri guztiari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

Babesle horrek baiezkoa emango balu, taldeko babesle nagusia bilakatuko litzate.  Berria - Kirola   2004-10-23

Baiezkoa eman zion buruarekin, azkenean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Zer nahi duzu? -buruaz baiezkoa emanez ari zen entzuten-... azken bi garraioak egin dituen mutila?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 161. orr.

-Ederki damutu nauk, Gwain, baiezkoa emana; ez nian asko uste zer eskatzen ari hintzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 101. orr.

· Horregatik, jakintsuak ez dio bere baiezkoa deusi ematen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Nolanahi ere, Ripodasek ez omen zioan berehala baiezkorik eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baiezko atributuak (4); baiezko atributurik (5); baiezko bat (5); baiezko botoa (19); baiezko botoa eman (6); baiezko boza (3); baiezko eran (3); baiezko erantzuna (17); baiezko erantzuna eman (5); baiezko erantzuna emateko (3); baiezko erantzunik (4); baiezko eta ezezko (4); baiezko isil (3); baiezko isila (5); baiezko isila egin (5); baiezko keinu (7); baiezko keinu bat (5); baiezko keinua (31); baiezko keinua egin (27); baiezko keinua egiten (3); baiezko keinuak (4); baiezko mutua (3); buruarekin baiezko (3); buruaz baiezko (6); buruaz baiezko keinua (3); jainkoari baiezko (3); nire baiezko (3)

andreak baiezkoa (6); andreak baiezkoa egin (5); baiezkoa adierazi (5); baiezkoa bada (4); baiezkoa bozkatuko (3); baiezkoa da (7); baiezkoa edo ezezkoa (7); baiezkoa egin (104); baiezkoa egin dio (4); baiezkoa egin zion (31); baiezkoa egin zuen (33); baiezkoa eginez (6); baiezkoa egiten (16); baiezkoa egiten du (3); baiezkoa eman (164); baiezkoa eman behar (4); baiezkoa eman diote (10); baiezkoa eman nion (6); baiezkoa eman ondoren (4); baiezkoa eman zion (31); baiezkoa eman zioten (20); baiezkoa eman zuen (8); baiezkoa emana (4); baiezkoa emanez (4); baiezkoa emanez gero (3); baiezkoa emango (23); baiezkoa emango dio (5); baiezkoa ematea (14); baiezkoa emateak (3); baiezkoa ematean (4); baiezkoa ematearen (5); baiezkoa ematearen alde (3); baiezkoa emateko (16); baiezkoa ematen (13); baiezkoa erantzun (10); baiezkoa izan (8); baiezkoa izan zen (6); baiezkoa izango (3); baiezkoa jaso (6); baiezkoa jaso zuten (3); baiezkoa lortu (3); baiezkoa nagusitu (13); baiezkoa nagusitu zen (4); baiezkoa proposatuko (3); berak baiezkoa egin (3); buruarekin baiezkoa (10); buruarekin baiezkoa egin (7); buruaz baiezkoa (35); buruaz baiezkoa egin (23); buruaz baiezkoa eginez (3); buruaz baiezkoa egiten (7); eajren baiezkoa (3); eman zion baiezkoa (3); eman zioten baiezkoa (4); eman zuen baiezkoa (3); erantzuna baiezkoa (18); erantzuna baiezkoa da (5); erreferendumean baiezkoa (6); eskaerari baiezkoa (4); europako konstituzioari baiezkoa (7); euskal herrian baiezkoa (3); guztiari baiezkoa (3); harryk baiezkoa (6); harryk baiezkoa egin (6); herrian baiezkoa (3); horri baiezkoa (3); itunari baiezkoa (5); itunari baiezkoa ematea (3); konstituzioari baiezkoa (10); konstituzioari baiezkoa emateko (4); nik baiezkoa (4); proiektuari baiezkoa (6); proiektuari baiezkoa eman (3); proposamenari baiezkoa (6); proposamenari baiezkoa eman (4)

baiezkoak irabazi (11); baiezkoak irabazi du (4); baiezkoak irabazi zuen (4)

baiezkoan nago (15)

baiezkoaren alde (33); baiezkoaren alde agertu (5); baiezkoaren alde egin (3); baiezkoaren alde egingo (3); baiezkoaren aldeko (33); baiezkoaren aldeko jarrera (5); baiezkoaren aldeko kanpaina (10); baiezkoaren aldekoa (3); baiezkoaren aldekoak (3); baiezkoaren eta ezezkoaren (3); erreferendumean baiezkoaren aldeko (3); ppk baiezkoaren (3)

baiezkorik ez (7); baiezkorik ez ezezkorik (3); baiezkorik jaso (5); ez baiezkorik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus