Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bera berbetan ari zela hautsi zuten orgariek eta gonbidatuek antzerkia, guztiak altxa ziren baiezka, segituan egin behar zela bozketa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 41. orr.
Balitekek -erantzuten du gonbidatuak buruaz baiezka-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 101. orr.
Gabriel tar-tar-tar hizketan, eta gu buruarekin baiezka eta belarri zuloetatik sartzen zitzaigun burrundarari ahal bezala eusten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 145. orr.
Buruari eragin zion baiezka. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Gaztea, burua baiezka apaldurik, pauso bitan hurbildu zait belaunak genuflexioan tolestuz aurrez aurre gelditu behar izan barik makurtzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.
Ez genuen baiezkako hizketarik behar den tamainan ikasi: erakutsi ziguten, saiatu ziren eginahalean, baina -gogoan al duzue, begira zagozkidatenok? - ez genuen gogo onez ikasi, entzungor egin genion; ez ginen fidatzen, gezurra errazegi edo hurregi ote zuen iritziko genion. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.
Ezin esan dezaket nik baiezkako esaldi soilean "ni euskalduna naiz". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.