Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baiestatu, baiesta, baiestatzen du ad baietsi.
Beraz irakaspen edo proposamen mota edozein baiestatzera ausartatzen dena edo zalantzan ematen duena arima arrazoidunaren edo adimentsuaren sustantzia ez izatea egiazki eta berez giza gorputzaren forma, okerra delako eta egiazko fede katolikoaren etsaia, gaitzesten dugu aipatu kontzilio sainduaren baimenarekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.
Erran behar da haatik gehiengo ttipia izan dela partzuergo hori baiestatu duena, % 52. Herria 2003-12-18