Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure baiespenik gabe diot, hau da, egiten duguna egiazkotzat hartu gabe, egiari buruz gure ezjakina aitortuz, baina hala ere, egin egiten dugu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.
Haien esanak laburbildu ondoren, filosofoen baiespenak eta horien frogabideak azaltzen hasiko gara. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 235. orr.
baiespen hau argibide paregabea da askatasuna eta ezagumena behar bezala errotzeko. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 20. orr.
Sarrera historiko baten ondoren, Maimonek dio filosofia atomista hori funtsean 12 baiespenetan oinarritzen dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.
baiespena, mundua betierekoa dela dioena, taktiko hutsa ote da? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.
1223ko Erregelaren baiespen ofizialak amaiera jarri zion Frantziskoren eta anaien legegintza-lanari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.
Problablea edo egiantzekoa deitzen diote akademikoek gure baiespen formalik gabe zerbait egitera eraman gaitzakeenari. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.
Nire argudioen helburua zen, aurrena, eta argudiatzeko moduaren xehetasunak eta zehaztasuna gorabehera, Le Soleilen baiespen sendo eta ausarten zentzurik eza agerian jartzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.
Uste dut azaldu behar dizkizudala mutakallim-n-ek munduaren sorrera eta Jainkoaren existentzia, batasuna eta gorpuzgabetasuna oinarritzeko darabiltzaten baiespen nagusiak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.
Baiespen ukatzaileok, beldurraren baiespenak dira noski. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 188. orr.
Erlijio positibo baten jarraitzaile guztientzat beharrezko baiespenak zirelakoan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.
Anaia txikiek 1223an eskuratua zuten beren Erregelaren behin betiko baiespena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.
Akzidenteak berak ere ez du iraupenik, VI. baiespenean azaldu dugunez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.
Inori ere ez bekio zilegi gure baiespen-agiri hau baliorik gabe uztea nahiz ausarkeriaz beraren aurka joatea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.
Batzuetan, gogoak ez dauka ezer adimenak erakusten dion baiespen-egiaren alde, ez kontra. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 73. orr.