Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bahitu, bahi(tu), bahitzen 1 du ad norbait norabaitera indarrez eraman, eskuarki haren truke dirua-edo lortzeko edo hura hiltzeko asmoz.

Bere arreba batek parte hartu zuela ETAren lehenengo bahiketan, Txikiarekin batean, eta bahitutako enpresaria Itsasondoko meatze-zulo batean eduki zutela ezkutatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

Bordak erretzen ziren, kabalak ebasten edo hiltzen, artzainak bahitzen, bidaiariak lapurtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi duenik deus egin.  Elizen arteko biblia   Has 40,15

-Hango agintarien semeak bahitu eta Jerusalemera eraman zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 11,62

Soldaduak bahitzeko plana, Barghuti askatzea lortzeko.  Berria - Mundua   2004-05-21

Bazela moro franko, edozein delitugatik bahitu eta erregeren edo jauntxoen esklabo bihurtua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.

Fronteaz bestaldean sarraldi bat egitea erabaki zen, eta Alemaniako hamar fisikari bikainenak bahitzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Zenbat dira bahitutako kazetariak eta zenbat langabezi egoera gorrian dirua lortzeko bahitzen dituzten irakiarrak, bereziki emakumeak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.

Umeak bahituta dituen gizonak dirua eta Libiarako hegazkina eskatzen ditu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

1983ko urrian Jose Inazio Larretxea errefuxiatua bahitzen saiatu ziren Hendaian lau polizia espainiar.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

Serbiako Sjeverin herrian 16 musulman bahitzea eta ondoren torturatu, hil eta ibaira botatzea egotzi zieten Lukici eta haren hiru kideri.  Berria - Mundua   2006-02-22

Ostegun gauean bi ingeniari egiptoar bahitu zituztela jakinarazi zuen atzo Irakeko Barne Ministerioko eledun Saba Kazemek.  Berria - Mundua   2004-09-25

Urriaren 15ean Joxi Zabala eta Joxean Lasa errefuxiatu tolosarrak bahitu zituzten Baionan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

Madaien herrian bahituak izan ziren biztanle xiiten gorpuak direla baieztatu dute.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.

Sarekoek Sobiet Batasuneko ofizialak bahitzen omen zituzten, gero bahituak lituaniar presoen truke askatzeko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Rasheed legegizona bahitu, besoa puskatu, logunetan jo eta azkenean hil egin zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

Mendozako jaunak, hiruzpalau zerbitzarik lagunduta, koblakaria etxetik bahitu, basora eraman eta hil egin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 45. orr.

Dirudienez, Munduko Bankuak bahituta daukala esaten du egileak, haientzat lan egitera behartu dutela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

ETAk Ermuako PPko zinegotzi bat bahitu eta 48 orduko ultimatuma eman du.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.

Zuzendaria bahiturik generamala zirudien, hala ematen zuen benetan, ate nagusirantz baikindoazen erdian genuela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.

Gehiago idatzi nahi ez duen gizona bahitzen dute nobela bat idaztera behartzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

-Kapitaina -esan zuen Smeek-, zergatik ez dugu ume horien ama bahitzen, horrela gure ama izan dadin?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 123. orr.

Naziek ere, arraza garbiaren paranoia hartan, Polonian-eta bahitzen zituzten haurrak, germaniartzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 28. orr.

2 bahimendu bat zertu. ik konfiskatu; enbargatu.

Ingelesen Gutun Nagusiak debekatu egiten du gerra izanez gero atzerriko merkatarien salerosgaiak bahitzea edo konfiskatzea, errepresaliengatik ez bada.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Aste guziz, lurrak bahitzen dituzte, nekazari oldartuek: 200 000 familiek nunbeitan erroak egin dituzte bahitu lurretan.  Herria   2005-09-15

Epailearen aginduz lurjabe baketsuren bati kenduriko lurrei edo bahituriko basetxeari buruzko txostena kopiatzen ari zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

Erregeak Heliodoro ministrari nagusia deitu eta Jerusalemera bidali zuen, aipaturiko aberastasun haiek bahitzeko agindurik.  Elizen arteko biblia   2 M 3,7

Heliodorok, ordea, erregearen aginduak zirela-eta, aberastasun haiek erregearen altxortegirako bahitu beharrekoak zirela zioen gogor.  Elizen arteko biblia   2 M 3,13

-Al Kaedak hegazkinak bahitzeko asmoa zuela ohartarazi zion CIAk Etxe Zuriko buruari sekretupeko txosten baten bidez.  Berria - Mundua   2004-04-11

Gure etxea babestuko zuela esan zion amari, izan ere, galtzaileen ondasunak eta gauzak bahitzen ari ziren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.

Etxeak erraustuak, ondasunak bahituak eta biztanleak kupidarik gabe kalituak izanen zirela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Enpresa zarratu dezatela eskatzeaz gainera, haren ondasunak bahitzea nahi dute, balizko kalte-ordainak asetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Errusiako Gobernuak Jukos petrolio enpresa errusiarraren ondasunak bahitzeko agindua eman zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-04-18

Han zegoen frankismoa gure hizkuntza mespretxatzen, gure kulturaz mintzo ziren liburuak bahitzen, lauburuz apaindutako hilarriak txikitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 90. orr.

Milizianoek hotela hartu zutenean, kaxakadak bahitu omen zituzten, udatiarrentzat prestatuta zeuzkatenetatik, eta egoitzaraino ekarri.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Sei urte dira Ibex-35ek egungo mailarik harrapatzen ez zuela, hiru urte Egunkaria kioskotik bahitu eta hil zigutela.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Poliziak lehen argitaraldia bahitu ostean, Ramon Saizarbitoriaren 'Ehun metro' 1976an iritsi zen plazara.  Berria - Kultura   2006-02-11

Ministerioak bahitutako liburuen artean... aitak esanda dakit... bazen bat begiak erretzen zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Euskadiko prentsa nahi dute, Egin euskañolez, eta hori bahituz gero, Euskadi Información egiten segiko omen dute euskañolez ezkerka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.

Orduantxe jakin ninan eskutitz anitz idatzi hizkidala espetxetik, zentsurak bahituak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 187. orr.

Ez zizkieten ekipajeak miatu, nahiz Pirinioen alde bateko eta besteko aduana-enplegatuek aginduta zeukaten bidaiari guztiekin hala jokatzea, karlisten aldeko aldarriak eta armak bahitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Gauzak itsustuko, biziki itsustuko dira, eta badut beldurra zenbait ez direla gure bihi eta abereak bahitzearekin asebeteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 207. orr.

3 irud/hed

Liburu-denda itxita dago loro bat bahitu digutelako!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 390. orr.

Egunkariari hitza diote bahitu, eta berarekin batera, euskalgintzari eta euskal populu osoari, gu deneri.  Herria   2003-03-06

Era guztietako fundamentalismoek hizkuntza ere bahitzeko ahalegina egin arren, hizkuntza ez beste guztia bahi dezakete.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Mende erdiz ETAren "Beste" nagusiak euskal subjektu tragikoa bahiturik eduki eta gero, bera gabe orain zer?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Egiaz faxismoak bere lana egina zuen gugan, ia italiar guztiengan bezala, nortasuna bahitu eta azaleko, pasibo eta ziniko bihurturik guztiok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Hain gutxitan gertatzen dira aparteko gauzak, non ametsaren gorabehera bitxiak bahitu eta inon ez dauden zelaietara eraman gintuen, munduz kanpora.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Irudipena izango da ikertzea ene arima irudi-ikuspenez eta so egitea gorputz ustelkor honetan bahitua dagoela.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

Hodeiek bahitu ez dituzten mendi mazela eta erpinak begiesten ditu luzaz, artaz, soraio bertze zernahiri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 154. orr.

Ekarpen xumea, nahi bada, eta handiusterik gabe egina; baina garrantzitsuena ere bai: Frantziskoren irudia ezagutarazi eta zabaldu, altxor hori bahiturik eduki gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Bihotza hunkimenak bahiturik eseri nintzen han.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.

Ezin eragotzi malenkonia gozo batek, goizaldeko lanbroaren antzera, bere gogoa bahitzea eta blaitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 158. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez da, ordea, trastetza hori izango seguruenik begi-gogoak bahituko dizkizuna, Gungunhana-ri eskainitako aretoa baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 152. orr.

Goiz nabar haietan hatsa bahitua, antsiaz hanpatua eta izerditan iratzartzen nintzen, karriketan herrestan elekide bila ibiltzen hasteko irrikaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Txakurrak, arnasa bahiturik, eztul lazgarria egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

4 norbait, eskuarki emakume bat, norabaitera indarrez edo engainuz eraman, hura bortxatzeko-edo.

Troiarrek Helena helenikoa bahitu zuten, eta helenoek mendekuz Troia inguratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Bost pertsona atxilotu dituzte Lasarten, neska bat bahitzen saiatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Iturri ofizialen arabera, urtean, 12.000 neskato bahitzen dituzte Nepalen, prostituzio sarean sartzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Gure lurraldeari su eman behar omen zioten, gure gazteak ezpataz sarraskitu, gure umeak lurrera jaurtiki, gure haurrak harrapatu, gure neskatxak bahitu.  Elizen arteko biblia   Jdt 16,4

Inori ere ez zaiola zilegi emakumea bahitzea ez eta berarekin ezkontzeko ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.

Abramek, iloba bahitu ziotela jakitean, hirurehun eta hemezortzi laguneko taldea morroi fidagarrienekin prestatu zuen eta errege haien ondoren joan zen Daneraino.  Elizen arteko biblia   Has 14,14

Emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Ez du besterik desiratu Basajaunek bahitu eta bortxatu zuenetik: hil nadila, ustel nazala lur ustel honek, lotsaren harrak irents eta ezaba ditzala nire hautsak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Hogei urte dira andrea alabaren bila dabilela, hiru urte zituela indioek bahitu zutelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Emakumea Galizian bahitu zuten gurutzatu baten ohaide izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 312. orr.

Zeusek bahitu zuen Europa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

Emakumea Sidonen jaioa zen; itsaslapur batzuek bahitu, eta Eumeoren aitari saldua zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.

Horietarik %67 bahituak izan dira, bortxatuak, eta gero emagaldu-etxeetara salduak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

Abortuak eragiten zituen; haurrak desagerrarazten zituen, neskak bahitu eta saldu egiten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Txitxikovek, emaztegaiaren gurasoek ezkontza inoiz onartuko ez zutela ikusirik, neska bahitzea erabaki zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Garnier Opera, han Haremetik bahitua antzezten ari ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Antzinako tradizioa zen: mutil batek neska bat bahitu eta maiteminduek etxe batean babesa eskatzen bazuten, etxearen jabeak ezin zion neska aitari eraman.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 99. orr.

Bahituta eramango zintuzket, laztana.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.

5 zerbait bahian eman.

Bere mutilak igorri zizkien, eihera harriaren eta tresneria guziaren bahitzera, zorraren zati bat berreskuratzeko estakuruan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Nahikoa da erreparatzea etxeak bahituta eta enkantean salduta ikusi dituzten koitadu horiei, inoiz bukatzen ez ziren interesak zituzten zorrak zirela medio.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 79. orr.

Dirua behar dut lehenbailehen, horrexegatik saldu nahi dut; bahituko banu, luze joko lidake kobratzeak, dirua eman beharko nieke bulegariei, eta ez daukat sosik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 480. orr.

Beldur handi bat sartu zitzaidan, bahitu behar nuen tabakontzia nirea ez balitz bezala, Krapotkinek erregalatu beharrean ostu egin banio bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Eskuetan muin ematen dio berorri nire andere Dulzinea Tobosokoak [...]; eta, beharraldi larrian dagoela bai eta, mesedez, algodoizko gonatxo hau bahituaz, dozena-erdi bat erreal edo eskuera dauzkanak emateko eskatzen diola; hitz ematen duela, lehenbailehen itzuliko dituena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

Antzezlari on batek baino gehiagok bere erloju-katearen azken begia ere bahituko du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Etxe zaharra eta berria ditu bahitzen.  Herria   2001-03-08

6 (era burutua izenondo gisa)

198 Kasetari preso daudela kondatu du kasetari bahituen 15 garren biltzarrean.  Herria   2004-12-02

Eta angles bahitu heien libratzeko beren bahikuntzatik, badira komando batekin indar kolpe bat egitea aipatzen dutenak.  Herria   2004-09-30

Eguteratik elutsera iragotzen gaitu, lurralde bahituetatik lurralde libreetara, lehorretik itsasora, gau ilunetik egun argitara, edo lurretik zerura Jainkoaren zubia edo ostarkua bitarteko. Santa Liberdade ontzi bahitua ezin zen salbuespena izan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Espainiako gobernuak margolan eta titulu bahituak askatu zituen, aliatuen kexuak gorabehera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 53. orr.

7 (era burutua izen gisa)

Une haietan idatzitakoa da Les séquestrés d'Altona (Altonako bahituak).  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

Bahituak askatu eta gero, Brasilen babes politikoa lortu zuten 24 bahitzaileek.  Berria - Kultura   2004-02-18

Erran gabe doa ez zituztela bahituak libre utziko, horien guztien gainean segurantzak erdietsi ezean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Bahituen zaintzailea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 60. orr.

Bahitu guztiak onik itzularaziko zituela hitz eman zuen Timoteok.  Elizen arteko biblia   2 M 12,25

Besteok, hire aita eta biok, bahitu errudunak ginenez.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Hiru bahitu japoniarrak gaur askatuko dituztela iragarri dute.  Berria - Mundua   2004-04-11

Zazpi bahitu askatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-09-02

8 gogo-bahiturik/bahituta adlag

D'Arcy jauna -esan zion Mary Janek-, oso gaizki egin duzu horrela eteten, denok gogo-bahiturik geundelarik zuri entzuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 313. orr.

Ez du gogo bahituta geratzerik berak sorturiko soinuen xarma gozoaren altzoan, ez baitu horrelakorik sortzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

9 gogo-bahitze

Begi haiek atzera eragiten zioten eta desafio egiten zioten: haietan ez zegoen pasiorik, ez zegoen gogo-bahitzerik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

10 hats-bahitu izond hatsa galdua, hats-gabetua.

Domengak ezpainak ausikitzen zituen eta Graxik hats bahitua zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Hitz horiek gogoan nituela, hats-bahitua, heldu nintzen azkenean Mathias utzia nuen tokira.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Belaunak ahul eta hats bahiturik, kordegabetzen ari zitzaion gorputza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

Hats-bahiturik arribatzen zarete horietarik bakoitzera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 92. orr.

Zaldia hain basaki akuilatu zuen non, hara heltzean abere gaixoak bere burua lurrera bota baitzuen, hats bahiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Ez zitzaion aurpegiko ginarre bakar bat ere mugitu hautetsiak agertzen ikusi zituenean, lasterketak hats bahiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.

Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

· iz Zakur zanpa alimale bat entzun zuten, entzun eta bertan, zakurraren hats bahitua gibelean susmatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus