Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bahisari (orobat bahi sari) iz bahiketaren saria.
Bahitzaileek milioi bat euroko bahisaria ere eskatu zuten. Berria - Mundua 2004-12-16
Al Aksako Martirien Brigadek bahi-saria eskatu zioten Suediako Gobernuari Iraken bahitutako suediarra askatzearen truke. Berria - Harian 2005-02-15
Bahitzaileek enpresaburuari deitu eta 24 orduko epea eman diote, bahisaria ordaindu eta andrea onik askatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
«Errazagoa da bahisaria ordaintzea, Gobernuak euren eskaera betetzea baino», esan zuen bahituaren anaiak. Berria - Mundua 2004-10-05
Bermea eskatzea baino gehiago, bahi-sari bat eskatzea dela iruditzen zait. Berria - Euskal Herria 2004-05-01