Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lapurretak, leherketak eta bahiketak ziren gehienak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.
Indian, ordea, orain poliziek beraiek parte hartzen dute hilketa, sexu-bortxaketa eta bahiketetan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 203. orr.
Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak, bortxaz edo azpijokoz egindako salerosketak, bahiketak... Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.
Izan ere, bahiketa izateko, bahiketaren biktima eduki behar duzu. Berria - Mundua 2004-02-26
Ezkutuko Armada Islamikoak bi australiarren bahiketa aldarrikatu zuen astelehenean. Berria - Mundua 2004-09-18
Bahiketako bitartekariak dio zibil armatuek hasi zutela tiroketa. Berria - Mundua 2004-09-07
Ez zuen deus ulertzen: ez loroaren harrapaketa, ez Maxen bahiketa, [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.
Nonbait irakurri zuela Quiapo auzoko jarduera ekonomiko nagusiena, enpresari dirudunen bahiketa zela! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 237. orr.
Handik urtebetera etorri zen Felipe Huarte enpresariaren bahiketa, ETAren historian hirugarrena baina erakundeak dirua eskatu zuen lehena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 114. orr.
Irakeko gerra ostean gertatzen ari diren bahiketen benetako krudeltasuna ikusteko aukera duzu honako orri honetan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 69. orr.
Irakeko Gobernuaren agindupeko segurtasun indarren eta okupazio tropen aurkako erasoez gain, bahiketak ere egiten dituzte gerrillan diharduten taldeek. Berria - Harian 2005-04-30
Europa modernoko haurtzaindegi batean gertatu bahiketarekin iratzarri nau albistegietako ahotsak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.
Ikaratu egiten gaitu halako krudelkeriak, gupida ezak: azken finean, hurbila izan behar zitzaien mutila bi eguneko bahiketaren ondoren. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 112. orr.
Bahiketaren egileek euren exijentziak plazaratzeko orain arte baliatu duten Al Jazeera telebista kateko egoitza nagusira ere joan zen Barnier. Berria - Mundua 2004-09-02
Nazioarteko Justizia Auzitegira jo dezakegu, bahiketaren egileak zigor ditzaten. Berria - Mundua 2004-06-02
Bada gizatxar bat, Epstein deitzen dena [...] besokoa darama eta alemanekin ibiltzen da, bahiketan ari direnean, galdaketetan ere parte hartzen du, politsai ukrainarrekin batera mozkortzen da, eta jendeen etxeetara bidaltzen dute vodka, dirua, janaria kentzera. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.
Norbaitek mutil bat maite zuenean, haren gurasoei jakinarazten zien zein egunetan lapurtu nahi zuen; mutil gazteak bere maitalea gogoko ez bazuen, ahalegintxo batzuk egiten zituen bahiketa gauza ez zedin; osterantzean, berarekin joaten zen, eta seduzitzaileak familiari itzultzen zion, hartaz baliatu ondoren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.
Ipar Osetiako Beslango eskolako bahiketa Dzhamaat Ingush taldeari egotzi zioten atzo FSB Errusiako zerbitzu sekretuek.Tito Liviok dionez, Meziok (VIII. mendea K.a.) urtegi batera bota zuen bere burua, sabinen bahiketaren ondorengo gerran, Romuloren eskuetan ez jaustearren. Berria - Mundua 2004-09-02
Presidente ohiak «bahiketa politikoa» salatu eta ez zela dimisio formalik egon zehaztu zuen. Berria - Mundua 2004-03-07
Irakeko lehen ministro Iad Alauik atzo Londresen adierazi zuen ingeriari britainiarraren bahiketa «higuingarria» zela. Berria - Mundua 2004-10-01
IRAren ustezko bahiketa bat, bake prozesuaren aurkako arma berria. Berria - Mundua 2004-02-26
Itxurazko bahiketa baten konplize izatea egotzi diote Omarri. Berria - Mundua 2006-02-24
Polizia «legez kanpoko bahiketa bat» egiten ari zela, eta bera haren lekuko izaten ari zela adierazi zuen telebistaz Abdel Ganik. Berria - Mundua 2006-04-28
Biografo guztien bahiketa-sindromea sentitzen hasita dago... Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.
Bahiketa, bortxaketa eta hilketa delituak. Berria - Gaiak 2004-06-23
Azken hilabeteotan bost bahiketa saio egon dira Ipar Euskal Herrian eta Biarnon. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Haurra bularraren kontra hartu duenean, ama ez da Basajaunen bahiketa-gaueko bortxakeriaz oroitu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.
Ez zegoen makinaren engranajerik, ez bahiketa zerbitzuko koronelik, engranaje bezala ezpada, beste inola joka zezakeenik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.
Argumentua emakume gazte erakargarriegien txandakako bahiketa-saila baita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.
Bahiketa kontuak aipatu ziren auzi gertatuberri baten kontura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 163. orr.
Bahiketa horretan Jainkoak azaldu zion zer etorkizun izango zuen Ordenak eta zer gertatuko zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1034. orr.
Frantziar errepublika irudikatzen duen hiru Marianne eskulturen bahiketa 2002. urtean (demokrazia Iparraldearentzat aldarrikatzeko). Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 66. orr.
Nola ulertu behar da, vasco hitzak urteetan politikoen aldetik jasan duen bahiketa, manipulazio, berrinterpretazio eta finkatzearen ostean? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 195. orr.
Estasiatua zegoen, baina ez zen ilapsoa, entzumenari zegokion gogo-bahiketa baizik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.
Prefetak, bere eliza miaketekin, komentu eta seminario bahiketekin aski lan baitzuen, katiximak bakean utzi zituen, une batez. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.
bahiketa aldarrikatu zuen (3); bahiketa amaitu (4); bahiketa antolatu (3); bahiketa bere gain (11); bahiketa eta hilketa (5); bahiketa gehiago (3); bahiketa gertatu (3); bahiketa hasi (5); bahiketa izan (6); bahiketa oldea (4); bahiketa politikoa (4); bahiketa saio (4); bahiketa saioa (3); bahiketa zela (4); bere gain bahiketa (4); beslango eskolako bahiketa (7); bost bahiketa saio (3); gain bahiketa (4); hartu bahiketa (3); hilketa eta bahiketa (3); maxen bahiketa (3); nofuturen bahiketa (3); ustezko bahiketa (7); zabalaren bahiketa (3)
bahiketak eta hilketak (3); bahiketak iraun zuen (3); eta bahiketak (7)
bahiketan bitartekari (3); bahiketan parte hartu (3); beslango eskolako bahiketan (3)
bahiketaren aurrean (3); bahiketaren berri (4); bahiketaren erantzukizuna (4); bahiketaren erantzule izatea (4); bahiketaren eta hilketa (4); bahiketaren ikerketa (3); bahiketaren inguruan (4); bahiketaren ondoren (4); bederatzi bahiketaren (4); beslango bahiketaren (6)
bahiketari buruz (4)
bahiketez gain (3)