Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldaduek uste baitute ohorea arimaren ondare dela, eta arima aberriaren bahi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.
50.000 pezetako bahia ezarri ziguten kaleratzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 179. orr.
Bahia eta hipoteka ezezagunak dira merkataritzarako. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.
Gizon batek jaunak beraren kontra egindako zerbaitez kexatu nahi bazuen, jakinarazi behar ziola haren feudotik alde egiten zuela; eta horren ondoren goragoko jaunaren aurrean erronka egiten zion, eta borrokarako bahiak eskaintzen zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 222. orr.
Gordeka, Rina bidaltzen zuen bere kafeontziak bahitik ateratzera, aitari esan gabean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 86. orr.
Behin, Rage hirira joan nintzen batean, hirurehun bat kilo zilar utzi nituen, zaku batzuetan gordeta, bahi gisa, Gabael zeritzan gizon baten etxean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bavariako erresalbu famatu hartara eramaiten omen zituzten, bahitzat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
Hira Homeroren Iliadan Krises Apoloren apaiz bat zen, bere alaba Kriseis bahitua berari itzultzeagatik bahi-ordaina eskaini zuena. · Horren aldera, gure erregeak zian pareko ordain-bahia ezarria, zeina Fortinbrasen ondarera bihurtu baitzatekeen, hura garaile irten balitz; hots, aipaturiko itunaren arauz, norvegiarrarena gure Hamleti egokitu zitzaion bezala.Delitu batengatik erronka jasotako gizon batek argi eta garbi frogatzen bazuen salatzailea bera zela delitugilea, ez zen borroka-bahirik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.
Preso atxikia zen, bahi, aleman zenbait hilen zuteneko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.
Beste batzuek Bavariako erresalbura eramanen gintuztela, bahi... Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
Beste norbait eskapatzen bazen, bahiak tirokatuko zituzten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Berriz ere konda 5 gizon bahi hartuak izan ziren, bagoi guzietan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Beldurrak airean itzuli ere, Zuzendari txit agurgarriaren bulegoan egin dudan denbora begiraleek koadernoak bahian hartzeko baliatuko zutelakoan! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.
-Eta hi nora hoa hain azkar?, bahian utzi dizkiok begiak tabernariari, ala? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.
-Zer egin behar duzu horrekin, Dutch, bahian eman behar duzu? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 478. orr.
Erlojua atera nahi izan zuen, baina gogora etorri zitzaion bahian emana zuela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.
Ikusten nuen, batez ere, malkotan hats-bahi, haatik bakan eta lazki baizik isurtzen ez bazitzaizkion ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.
Umetan, maiz saiatu nintzen gas-ganberara laguntzen, preso eta beldurrak airean irudikatzen nuela, seme-alabei egin zietenaz herioan kezkaturik, itorik, hats bahi, izu-laborrian, ezerezturik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.
Denik eta keinurik xaloenaz, ustezko soraiotasun haren ondoren berehala zetorkion izua, hats-bahia, hotzikarak, negar-zotinak, eta tarteka oihu batzuk, ez ordea hitz ebakirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.
bahi gisa (3); borroka bahiak (7); hats bahi (3)