Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bahetu, bahe(tu), bahetzen du ad bahetik igaro. 1 ik galbahetu.

Bi anega gari edo bahetzen ari zen etxeko istegi batean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Haize kiskalgarria dator basamortutik nire herrirantz; ez da, ez, garia bahetzeko eta garbitzeko haizea.  Elizen arteko biblia   Jr 4,11

Marmol-puskak, printzak ere deitzen direnak [...] birrindu eta eho egiten dira, eta bahetu ondoren obretan erabiltzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Igurtziaren gainean, garbiketarekin eta leunketarekin ondo bukatuta daudenean, marmola bahetu eta zabalduko da eta gainean kare eta hareazko geruza bat emango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Haren eskuetan baheturiko gariak, ogi zuri-zuria emango zuen, dudarik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

2 irud/hed

Ez nuen Paris erdian, hiri nagusia izanagatik, balaz bahetua hiltzeko amets izpirik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

Arratseko arginabarra hasiko zen bere errauts geldoa etxeen artean bahetzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Arbola altuenen ostarteak bahetutako argia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 248. orr.

Haien beiretan zehar aretoetako argitasuna kanporatzen zen, lurrun mehe batez baheturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Ilargiaren distirak, hodei artetik baheturik, bidearen nondik norakoa erakusten zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Urruneko eliza baten kanpaiak entzun genituen eta artalde baten ezkila hots urrunagoak ondoren, larretik etxera bidean seguru asko, isiltasunak bahetutako hotsak ziren edozein modutara ere, isiltasun erabatekoa baino bake-eragileago.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Erlijioaren galbahean bahetutako aristotelismoa garatuko du Tomas Akinokoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu birrindu eta bahetua nahasten bazaio hirutik bateko proportzioan, morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus