Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bahe 1 iz hondo saredun edo zuloduna duen lanabesa, tamaina desberdineko aleak edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. ik galbahe; zetabe.

Baheak garaua eta lastoa bereizten zuen, gero lastoa biltzen zen eta garaua alferrik galtzen uzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Alea bahean astindu ohi den bezala, ale bat ere galdu gabe, halaxe astinaraziko dut Israel herria, nazio guztietan sakabanatuz.  Elizen arteko biblia   Am 9,9

Bahearen sarea larriagoa eta metalezkoa, zetabearena xeheagoa eta telazkoa.  Herria   2003-05-15

Bahe batetik erortzen ziren errautsak airean, eta iluntasun hezeak hondarrera iritsi baino lehen itzaltzen zituen txinpartak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Atolea irazteko bahe bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Esaiok maileguan uzteko bahe bat eta aihotz bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Tresak, kordelak, bahe zabalak eta arrantzarako hainbat trepeta, kresalak jandako horman zintzilik...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

30 lagunek eraso zioten espetxeari, bonbaz bidea egin eta bere gelan zegoen Babu Reshim bahea baino zulatuago utzi zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

Bistan da gero eta hondar gehiago uzten duela pasatzen galbaheak, gero eta urriago dela atxikitzen duen legarra, handitu egiten dituela denborak bahearen zuloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Ur erabiliak heltzen direlarik araztegira bahetan pasatzen dira.  Herria   2003-11-06

Baheek pasatzera uzten ez dituzten lohiak aldiz biltzen dira eta metatzen.  Herria   2003-11-06

2 irud/hed

Iparreko gerlari buruzko berriak berant iristen ziren eta zentsuraren bahetik iraganik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Ea erredaktore buruaren bahea pasatzen duen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Esperientziaren bahean findutako gogoeta filosofikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

Ondoko asteko indar errepresiboen sarekada bortitzaren bahetik libraturiko bakarra zen hargatik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.

Jendetasunaren aspektu guztiak hartzen zituzten bere baitan Ammonsen poemek, begiradak gainjarriz eta hitzaren bahean araztuz.  Berria - Kultura   2006-02-21

Hitzek zentzua galtzen dute eta ideologiaren bahetik kanpo ezin dira erabili.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 134. orr.

Lurraren bahe likitsa gainjartzen baitzioten ontologia platonikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Kalitate "baheek" oraindik ez dute toki handirik Interneten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Ipuin mitikoetan, garia eta oloa ezin ditu bereizi bahe labirintikoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus