Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehiaketan 9000 serieko 252 bagoi egiteko esleipena ere ebatzi da. Berria - Ekonomia 2004-06-24
Itsu-makila eta eguzkitako betaurrekoak hartuta, itsuaren gisan Topoko bagoi batetik bestera ibili zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.
Gure trena (Campeche-Palenque-Coatzacoalcos) nik uste baino hobea suertatu zen: diesel-makina eta lau bagoi, aire egokitu eta guzti. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.
Bi lantegientzako lana ere ekarriko duela kontratuak, 90 trenak guztira 432 bagoirekin osatuko baitira. Berria - Ekonomia 2004-06-24
Bagoi bakotxean 92 gira eta bertzalde erdian lekua hutsa behar da barnetik gure zaintzeko dagon S.S.arendako. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.
Bagoi bakoitzean zortzi zaldi kokatzen ziren, edo bertzenaz, berrogei gizon edo emazte. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 83. orr.
Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren. Berria - Mundua 2004-02-19
Bederatzi bagoi atera ziren trenbidetik, kolpearen ondorioz. Berria - Mundua 2004-11-07
Bi bagoi erantsi behar zizkioten trenari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.
Westland Row geltokian jende mordo bat pilatu zen bagoiaren ateetara. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.
Bagoiaren zoru grisean zetzan gorpu hura ez zela gizon bat, trapuzko panpina bat baizik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.
Bagoi gehienetan zola zulatua zegoen eta zulotik behihanka bat ateratzen zen, larrutua, geldirik, ubeldua. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.
Guardiaren azkartzeko, bagoi bakotxaren gainean gerita bat altxatu dute barrandari batekin, mitralleta eskuan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.
Metroaren bagoian aurrez aurre eseri zaidan gaztea, esate baterako, bel-beltza da, burusoila, eite harro eta seriokoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 208. orr.
Metroko bagoia lepo joanagatik inork ez du inor ukitzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.
Bidaiarien bagoi bakar batek ere ez zuen kristalik leihoetan, denak tiroz josiak zeuden. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Bagoi bateko plataformara saltatu nintzen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.
Bagoietatik gizonen eta zaldien begi izugarri zabalduek begiratzen ziguten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 287. orr.
Dahlmann-ek, bagoiak korritu eta ia hutsik zegoen bat topatu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.
Aurrez aurre geratu zitzaion bigarren mailako bagoia, eta maleta igotzen hasi zen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 205. orr.
-Ikusten dut -erantzun zion bidaiariak, haserre samar, eta bagoira igo zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.
Hirugarren klaseko bagoi batean sartu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.
-Aizu, jauna; bagoi hau erretzaile ez direnentzat da. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.
Hauek fardelen bagoian sartu zitzaizkidan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 85. orr.
Azken hiru bagoiak hilzorian diren ardiz beteak daude. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.
Lokomotora atzeko bagoia izan zen onik ateratako bakarra. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 36. orr.
Neurri zabaleko 8000 serieko 14 bagoi motor egiteko kontratua ere itxi du CAFek, 34 milioi euroan. Berria - Ekonomia 2004-06-24
Gizon bat bere sorterrira itzuli omen zuan bagoi blindatu batean [...] maletan boltxebikeen ideiak zituela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.
Trenmakinak berriz abiada azkartu zuen eta nire ondotik bagoi irekiak pasatu ziren. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Lehen bagoi idekian gertatzen niz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.
Gero, bagoi estaligabetan kargaturik, gatibualdi berri baterantz eraman zituzten, Buchenwald-era eta Mauthausen-era. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.
Zaragozara eraman gintuzten, bidean ere hotzak puskatzen bagoi itxian denak elkarren gainean gindoazen arren, han ez zegoen hanka berotzerik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.
Gero bagoiak bata bestearen ondotik, bagoi baxuak, estali gabeak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.
Bagoi itogarrietan pilatuta, gau eta egunez garraiatuak, kontzentrazio-esparruetara iristen zirenean trenetik jaitsarazi eta ilara luzeetan jartzen zituzten. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.
Metroko bagoi jendetsuan mutil mezularia zihoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.
Bakarrik jarraitu nuen bagoi hutsean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.
Bagoe zahar baten egiten omen zuen lo. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.
Tailerretan konpondu zain zeuden bagoi metrailatu haien ondotik pasatzen ziren guztiak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 61. orr.
Tren hark ganadua garraiatzeko hirurogei bagoi beltz, hirurogei bagoi kirasdun, hirurogei bagoi hondatu, hirurogei bagoi haize babeseko, ekartzen zituen jendez beteta astelehenero, eta asteartero jendez beteta itzultzen ziren berriro ere hirurogeiak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.
Abereentzako bagoi batean igo nintzen, badaezpada ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.
Ganaduarentzako bagoiak zeudean han zain. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 55. orr.
Atzeko bagoiak umea harrapatu eta hanka bat txikitu zionan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Azkeneko bagoira heltzen denean era eta kolore guztietako maletaz beteta dagoela ikusten din. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.
Tranbiako azken bagoian igo naiz edozelan ere, indarrean dagoen araudiaren arabera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.
Makina abian jarri zen eta treneko burua salto bat eginez zerbitzuko bagoira igo zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.
Helsinki inguruko trenak eta Portugalgo hainbat tranbia eta bi solairuko bagoiak ere CAFek egindakoak dira. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Bortz sei egunez gure bagoi andana lurralde hortan ibiltzen da ardura geldituz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 130. orr.
Apirilaren 28an, gauerditan, gure bagoi herronka Dachau-ko kontzentrazio zelaiaren aitzinean gelditzen da.100 metro ditugu doi-doia geltokirat arribatzeko eta pentsatzen dut eremanen gintuztela, hor baitzen bagoi lerro bat dena kabala-bagoi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.
Trena hurrena gelditu zen batean, bagoi-ateraino joan nintzen eta kanpo aldera begiratu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.
Bagoi sarreran papertxo bat zegoen gure zenbakiekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 37. orr.
Sergiok erakutsi zion bagoi hustuketari buruz jakin behar zuen guztia. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 89. orr.
CAFek tren bagoiak egiten ditu. Berria - Gaiak 2006-03-11
Denak, bost edo sei lagun izango ziren, tren bagoi baten gainera igota. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 186. orr.
Mingaina ateratzen diezu metro-bagoietako bidaiariei. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 127. orr.
Horra non gauden garraio bagoien aitzinean geldituak, lau ehunka, kondatuak eta berriz kondatuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.
Nasetatik tren-makina baten txistua zetorren, bai eta merkantzi bagoiak bazterbidean lotzean sortutako zarata ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.
Poliki-poliki herrestatu eta belaunikatu egin zen; gero, jada zutik, merkantzi bagoian bermatu zen arnasestuka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
Ekipaje bagoiaren lokailua hautsi zen, eta horrek sortu zuen danbatekoa eta irtenarazi trena errailetatik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.
Bada zerbait taberna-bagoian, giroa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 134. orr.
Orri-pasa hasi nintzen inolako arretarik gabe, jantoki-bagoira joan arteko denbora nola ahituko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.
Tren bakoitzak 1.500 watteko tentsioa izango du, bi atoi bagoi eta lau bagoi motore. Berria - Ekonomia 2004-07-30
Lehen mailako ohe-bagoi batetik, gizon bat irteten da. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 28. orr.
Badakizu zer ekartzen zidaten gogora zama-bagoi horiek. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 136. orr.
Hor baitzen bagoi lerro bat dena kabala-bagoi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.
Sei esne-bagoi ilaran igaro ziren, triki-traka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.
Judu aleman, zibil bortxatuak, gaitzetsiekin nahasiak, kabala bagoi lerro luze bati buruz pusatzen gituzte. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.
Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 138. orr.
Bagoi bat kareharri ez zen nahikoa izango emazteak senarrari botatzen zizkion kexuen zerrenda egiteko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.
Ferryak alde egin aurretik, zaldi bat eta lorez zamatutako bagoi narrats bat igo zituzten ontzira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.
Trena bultzatzeko dagoen makina erabakitzeko eskubidea da, eta bagoiak eskubide hori gauzatzeko eredua dira. Berria - Euskal Herria 2004-09-16
Bizitza tren zahar bateko azken bagoi bihurtu zitzaion, eta, orain bazekien, atzeneko aukera hura ere galtzear zegoen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.
Suhiltzaile-kamioi bat, mahuka-bagoi bat eta eskailera-furgoi bat zalapartaka igaro ziren haren aurretik, kalea hankaz gora jarriz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.
Han gasolindegi bat zegoen, Lightning Bug izeneko otordu-bagoia parez pare zuena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.
Kafea eta erroskilla batzuk eskatu zituzten orube huts bateko otordu-bagoi batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.
Bortz minutu abantzu atxiki ninduten beirateaz harata esperoan, oro irri eta solas, oro pilpira Anaren kolkopeko bagoiek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.
bagoi bakoitzean (4); bagoi bat (13); bagoi batean (11); bagoi batera (4); bagoi batetik (5); bagoi berean (6); bagoi eta (3); bagoi honetan (3); beste bagoi (5); bi bagoi (5); eta bagoi (6); hirurogei bagoi (4); kabala bagoi (3); lau bagoi (4); tren bagoi (3)
azken bagoian (5); bagoian eta (3); bagoian sartu (4); bagoian sartzen (3); baita bagoian (3); gure bagoian (7); jantoki bagoian (3); sartu zen bagoian (3); treneko bagoian (4); zen bagoian (3)
bagoiko atea (4); bagoiko atera (3)
bagoira igo (4); bagoira igo zen (3)
bagoitik jaitsi (3)