Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andresek, izendapen hori jaso bezain laster, bere bagajea prestatu eta Hegoaldeko geltokirantz jo zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.
Ordurako haren bagaia haziagoa zen: bidaia-zorro zenbait. Ze, ez bahaiz [...] heure baitatik eta gauza guztietatik garbiro irteten, inolako lotura eta bagaiarik gabe, ez haiz iritsiko ilunpe jainkozkoaren izpi supernaturalera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.
Paradoxalki, oroitzapen lazgarrizko nire bagajea aberastasun bilakatzen zen, historia-hazi; landare bat bezala hazten nintzela iruditzen zitzaidan idaztean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.
Luza gaitezke eta hitz egin dezakegu, esaterako, zenbatekoa den gure bagaje kulturala eta historiaren, transmisioaren edo formazioaren zein geltokitan galdu den galdu dena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 187. orr.