Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire pubak zortzi bafle dauzka, eta 2.000 batioko indarra jaurtitzen dute lokalaren hesteetara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.
Kanpoan bi bafle erraldoi daude, eta bertatik entzuten dugu Chavez irratian esaten ari dena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.
Bafleak ikara batean jarriko lirateke irratiko bolumena apur bat gehiago igoz gero. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.
Autoak ez zuen ITVa aspaldi pasatu: alde horretatik, bederen, lasai egon nintekeen; irrati-kasetea, ordea, konpontzera eraman nuen, eta merkatuko baflerik indartsuenak gehitu nizkion. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.
Bafleetan ozen ari zen Roxette. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.
Gogor jotzen zuen bafleetan Toots and the Maytalsen musikak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 147. orr.
1985eko uztailaren 7an Martuteneko espetxetik ihes egitea lortu zuen, bertan izan zen kontzertua amaitu ondoren bafle batean sartuta. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 4. orr.