Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ea, bada, lagunak -esan zien apaizak-. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.
-Ez, bada, ez duzue asmatu, P... tik nator, Normandiatik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.
Hortaz, bada, Irkutskera iritsi zirenetik, artilleria lehenengo aldiz isildu zen zeharo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.
Hala, bada, behar baino lehenago erditzen ginen, eta umeak babesgabe jaiotzen ziren. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.
Horrela bada, 'mintzatu' aditza ahotsari egotzi zaionez, era berean hemen ere 'oihu egin', 'hots egin' ahotsari egotzi zaio. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.
Hona bada zer diodan: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.
Horra, bada, Dublin mundura aterea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 9. orr.
Hara bada, maitea, larrua jotzen baduzu, gizonen memorian geratuko zara. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.
Hona hemen, bada, gure protagonista, den denean! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.
Horra hor, bada, Mikel Strogoff, hiriaren alde batetik bestera, gaua igarotzeko aterpe baten bila, lasai antzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Honetan, bada, beste inon baino gehiago, azalpen argiak ematen ahalegindu naiz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.
Luzatzea, bada, barrutik egin behar da, eta, egin ere, oso modu burutsuan egiten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Ikusazu bada nola esaera hori ezin hobeki doakion alegoria zuzenari. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.
Guk, bada, "lehen aldaera" hori euskaratu dugu, Khudojestvenaia Literatura argitaletxeak 1993an Moskun plazaraturiko argitalpenetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.
Gandalf eta Pippin, bada, eguzkia irtetearekin bat iritsi ziren Gondorko Gizakien Ate Handira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.
Hoa, bada, eta Jainkoak lagun hazala. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.
Gau hartan, bada, zelatan zeuden biak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.
Ez da harritzekoa, bada, usaimena baino askoz sentikortasun apalagokoa izatea dastamena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.
Hartu zuen, bada, haren fruituetako bat eta jan egin zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 20. orr.
Atera zuten, bada, kutxa uretatik, hari ezer esan gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Azter ditzagun bada aipagarrienak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.
Jo ninduen, bada, Finisterre aldean itsasoko zorabio gaitzak, jo, karrakak nor-eta neu ninduelarik gabizain, eta horra gero kontuak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.
Bakearen otoitzarekin emango diogu, bada, amaiera sarrerari: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Eta bizitza luzea izan, eta ezin, bada, egunean eguneko ogibidea atera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.
Ezin izan nien arrastoa jarraitu; eta interesa ere urritu egin zitzaidan, nola ez bada, horrenbeste urte pasatuta. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 58. orr.
Horrela, bada, sartu zen Betsabe erregearen gelara. Elizen arteko biblia 2 Sm 11,4
Bada, bai, euskaldunek ere badituzte beren kantu, balada eta koplak; baina, egia esan, piezok ez dute inondik inora poesiaren izenik merezi. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.
Bada, tamalez (edo batzuetan ez horren tamalez), gure eskolan ezin itzurizko gaitza ematen du horrek. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.
Bada, hori esan eta behingoan hasi nintzaion Juan Duñabeitiaren berri ematen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.
Zergatik ikusten da zuri klarion puska bat? Bada, ematen dion argi gehiena islatzen duelako, batere alderdikeriarik gabe koloreari dagokionez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.
Bada, beste horrenbeste eginen die Jaunak zuen Jainkoak beldur diezuen herri horiei guztiei. Elizen arteko biblia Dt 7,19
Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea. Elizen arteko biblia St 2,18
Zer da bada emakume hori? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.
Zer da, bada, liburu zail, sakon eta ilun hau hain jatorri eta interes ezberdinak dituzten hainbat gizakirentzat hain erakargarria bihurtzen duena? Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.
-Nor zara zu, bada, Alak erabakitako patua aldarazteko? Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 154. orr.
-Zer uste zuen, bada, atso urdanga horrek, ikurrin guztiak txikituko nituela? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.
Ez al zidaan, bada, berak esan? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 77. orr.
Ba ote da, bada, ezer, Jainkoarentzat zailegi denik? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.
-Zer gertatu zen, bada? -hasi zen erretore-laguna berriz galdezka. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.
Herrialde honetako jendeak ez al du, bada, gosalduko? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.
-Zer edo zer al zuten, bada, berdearen kontra?- galdetu zien Ruche jaunak, isekaz, trago batez bere cocktaila bukatu aurretik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.
Eta literaturaren ikuspuntutik, zer erranen dizut, bada? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.
-Zer egin nezake, bada? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.
Eta haren bihotzak mintzorik aditzen ez duenean zer adieraziko du bada? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.
Anaiaren zaintzale ote naiz, bada, ni? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 24. orr.
Tira bada! Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari. Elizen arteko biblia 1 Sm 6,7
Ene bada! Orgasmo kosmiko baten antzekoa izan behar du horrek! Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.
-Barkatu, bada! -altxa egin da arin, buldarari heldu dio, eta irten baino lehen ohar bat egin dit, ohar beharrezkoa irriño batekin: [...]. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.
-Zootropoarekin ondo pozik zaude, bada! -erantzun zion behin Norak-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.
-Irudituko ez zait, bada! -erantzun zion don Kosmek, pattarra ezpainetaratzen zuela eta purua pizten. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.
Hortik aparte... zer esango du-gu, bada! J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.
Hantxe irabazi nuen, nik uste; beste irri zabal batekin erantzun ez zidan, bada! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 174. orr.
Zer uste dute, bada! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 56. orr.
Goazen bada! - 1. orr.
-Galde iezaiozu, bada! Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 133. orr.
alta bada (84); ene bada (64); hala bada (376); hara bada (55); hona bada (10); honela bada (32); horra bada (29); horregatik bada (9); horrela bada (221); nola bada (8); nola ez bada (12); ote da bada (12); tira bada (15); zendako bada (11); zer bada (21); zer da bada (14); zergatik bada (27)