Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Londondarrak babestokietara doaz astrapalan, sotanoetan ezkutatzen dira koitaduak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.
Biltzar Nagusia, euskaldunen eskubideen babestokia, iraganeko oroitzapen soila bilakatuko zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.
Hizb-ul-Mujahidin talde armatu islamistako bi kide hil zituzten militarrek, Zainakot herrian zeukaten babestokian. Berria - Mundua 2004-01-17
Guk ez genuen sarbiderik babestoki antiaereoetan: artean orube zirauten eremu zabaletan kuzkurtzen ginen. kalekoz jantzitako foruzainak santutegian sartu eta «segurtasun arrazoiak zirela medio», erretaula beirazko babestokitik ateratzeko unea ezin zela grabatu nabarmendu zuten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.
Bonbardaketen kontrako babestoki gaizki argiztatuan ginen berriro ere ama eta biok. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 118. orr.
Portua zen, hain zuzen, auzorik jendetsuena, sonanbuluen modura [...] zebiltzan gizon-emakumeen jomuga eta babestokia: baldintzapeko babestokia, dena dela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.
Taxia orain babestoki zitzaion eraikinera heldu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.
Sarak isiltasuna baitzuen harresi, isiltasuna babestoki. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 85. orr.
Inork ez du esan portuek zein baldintzak bete behar dituzten babes toki izateko. Berria - Euskal Herria 2004-06-09