Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu nahi du, beraz, politikaren garaia dela, hitzarmen integratzaile batez eta ezeinen babesperik gabe alderdiok elkarrekin mahaian lan egiterik izan dezagun, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan, bakez eta askatasunez Berria - Harian 2006-03-23
Harritzekoa dun norbait babespean zuela niri sekula esan ez izana. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.
Babespean dagoen kakalardo mota bat da. Berria - Euskal Herria 2006-01-07
-Berak etxean gordeta eta babespean izan zituen ybarratarrek -esan zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 209. orr.
Erroma sortu zuenean, jainkoek babespean hartu zuten hiri berria, eta erromatarren esku ipini munduaren aginte materiala eta espirituala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.
· Big Joe etzanda zegoen, karelaren babespean uzkurtuta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.
Emakume gupidatsuago baten babespean bizi nahi dut. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.
Nire beharrean zeuden etxekoak, ala ni neu nintzen etxekoen babespean eroso eta seguru nengoena? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.
Agureak mutila bere babespean hartu zuen eta bizitzaren hastapenak irakasten hasi zitzaion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.
Navalek «erakunde publikoen babespean» segitu behar duela nabarmendu zuten ELA, CCOO, UGT eta CATeko arduradunek. Berria - Ekonomia 2004-12-03
Beste batzuek bizkartzainen babespean bizi behar dute. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.
Isilean eta gauaren babespean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.
2005 eta 2009 artean babespeko 500.000 etxebizitza eraikiaraziko dituzte erakunde publikoek. UNHCRren babespeko errefuxiatuen kopurua erdira jaitsi da 1992tik hona, gatazka armatuak eten direlako. Berria - Ekonomia 2004-12-21
NBEren babespeko lurralde batean. Berria - Mundua 2006-04-23
Gutxietsi egin zituela bere babespeko gaztearen dohainak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.
Richelieu kardinalaren babespekoa hasieran, eta etsaia gero. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Bai, ni Mr Worthingen babespekoa naun. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.
Jainkoen babespekoak direla erakusten duen seinale bat bekokian duten pertsonek, bazakitek hautatuak direla. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.
-Nire babespeko berria da gizon hau, Arthur. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.
Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak; klase hori libre izandako eta proletario bihurturiko gizonek eta liberto edo esklabo askatuek osatzen zuten, batzuk zein besteak, beheraldi demografikoa eta segurtasun fisikoaren falta zela-eta, boteretsuen babespera etorrita. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Gerrillarien babespera, mendietara, jo zuten nekazariek ongarririk eta pestizidarik behar ez duen landare bat landatzeari ekin zioten: koka. Berria - Mundua 2004-05-27
Sari betea eman diezazula Israelgo Jainko Jaunak, haren babespera etorri baitzara. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.
Otoitzaren babespera jo dut oker zebilen anaia askatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.
Babespetik irten nahi izan duk, heureez egin nahi izan duk hegan. Ate erdi-irekiaren babespetik kanpora buru-lepoak eta besagain biluzia baizik ez zitzaizkion agertzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.