Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

babesleku (238 agerraldi, 75 liburu eta 34 artikulutan; ETCn 1370 agerraldi; orobat babes leku 2 agerraldi 2 artikulutan; ETCn 20 agerraldi) 1 iz babesteko lekua. ik babesgune.

Zerri horiek ez ziren ateratzen beren babeslekuetatik!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.

Gure aita ez zen jaisten babeslekuetara, eta alarma-hotsa aditzen zenean lasterrari ematen zion, baina ez babeslekura, etxe aldera baizik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 267. orr.

Israeldarrak, beren buruak arriskuan ikusirik, larritu eta leize, hartzulo, haitzarte, babesleku eta putzu-zuloetan gorde ziren. Goazen! -ari da garrasika sarjentua, eta han doaz denak, babeslekuko esku-eskaileran gora jauzika igo, eta zabalgunerantz lasterka sartuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,6

Elefante bakoitzak oholez eginiko dorre sendo bana zeraman bizkarrean babeslekutzat, uhalez lotua.  Elizen arteko biblia   1 M 6,37

Dafneko santutegira babesleku bila joana zen Oniasek aurpegira bota zion okerkeria hura Menelaori.  Elizen arteko biblia   2 M 4,33

Gezurrean zenuten babeslekua, berriz, txingorrak botako du, zuen gordelekua urak eramango.  Elizen arteko biblia   Is 28,17

Abertzaletasun Johnsonek zehazki "abertzaletasuna alprojaren azken babeslekua" dela esaten du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 281. orr.

Beste guztiak armak bertan utzi eta izulaborrian ihesi joan ziren harkaitzen artera babesleku bila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

-Zernahi gertatuta ere, ez hadila atera babeslekutik!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.

Inbertsiogile askoren babesleku bihurtu da urrea.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bost eguneko erasoaldiaren ondoren erresistentzia sunitaren babesleku nagusia zen Faluja hiriaren eremu gehienaz jabetu dela iragarri zuen atzo AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadak.  Berria - Mundua   2004-11-13

Babesleku seguru baten bila abiatu zen Hassan, bere jazarleen eskumenetik at egoteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Halakoa zen Santutegiko Gotorlekua izeneko babesleku iluna, iragan urrunean ahaztutako gizakien lana.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

Hormigoizko babesleku batenak diruditen hondakinen artean nagoela eserita, lurpe sakonean hondoratuta, leher egindako gizasemez inguratuta, denak ere aurpegi ezagunak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Gerrillari talibanen ustezko bi babesleku suntsitu zituzten ondoren. Lurpeko babeslekuan nengoen, eta etxekoei gutun bat idazten hasi berri nintzen.  Berria - Mundua   2006-03-30

Hainbat soldadu alemaniar daude lurpeko babeslekuan zehar, hanka-zabalik; denak isil geldi, denak hilik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Daniel Defoek badu pirata sonatuen bizitzak kontatzen dituen liburu bat [...] eta han ere ageri dira, behin baino gehiagotan, "mugako babesleku" horiek, piraten taberna, parranda eta festa-leku, baina aldi berean "etxe" kutsua izango duen mugako jendearen batzarlekua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Hegazkinen Kontrako Babeslekua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

3 (artikulurik gabe izan aditzarekin)

Etxe hura gordeleku huen, babesleku, Erdi Aroko bakartientzat gaztelua edo klaustroa zen bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.

Indargabearentzat babesleku izan zara, behartsuarentzat larrialdian babesleku.  Elizen arteko biblia   Is 25,4

Jonkien babesleku izandako komun apurtuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Hiri horiek izango dituzue babesleku, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenarengandik ihes egin ahal izateko.  Elizen arteko biblia   Jos 20,3

Jainkoa dugu babesleku eta indar, larrialdian laguntzaile seguru.  Elizen arteko biblia   Sal 46,2

Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat, zu zintudan neure babesleku seguru.  Elizen arteko biblia   Sal 71,7

Graemetarren jauregia izan zitzaion babesleku.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Zu baitzaitut babesleku, etsaien kontra dorretxe sendo.  Elizen arteko biblia   Sal 61,4

4 (hitz elkartuetan)

Estatu unibertsal bateko hiritarrek zergatik hartzen dute hau, ez basamortuko gau-babeslekutzat, baizik eta Agindutako Lurraldetzat, giza ahaleginen helmugatzat?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus