Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poliziaburua, nola edo hala, hiriko ongile eta aita babeslea zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.
Ez da zaila nik garai hartan Alemaniaz nuen ama babeslearen irudia eta frau Gerda lotzea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 117. orr.
Aita santu izan aurretik Ordenako kardinal babesle izan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 826. orr.
Besozabalik dagoen kerubin babesle zinen. Elizen arteko biblia Ez 28,14
Ez dira, ez, etsaien jainko babesleak gure Harkaitzaren pareko; Elizen arteko biblia Dt 32,31
Aita, lauki gorrizko alkandora batez jantzirik, leihoari ohol babesle batzuk josten ari zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Nor harkaitz babesle, gure Jainkoa izan ezik? Elizen arteko biblia 2 Sm 22,32
Orain, bizitzak iragazki babeslerik onartzen ez duen ekintza bakarraren aurrean paratzen zuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.
Ur fresko eta garbia, ur babeslea. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 110. orr.
Estatu babesle erraldoaiaren kontrako kritika ideologiko interesgarriak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 145. orr.
Ezin zitekeen joan ezein erakunde babeslerengana sorospen eske, beldur baitzen Raymond ebatsi eta abegi-etxeren batean sartuko ote zioten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.
Ba itzel, heriotza zaindu eta luzatu, edozer mozorrotu dezakeen kultura babesle bat sortu, umiliatua izan zementuzko kaiola batean zaudenean, hilerri batean, bizirik baina bizitzarik gabe. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.
Legeen barne-indar babeslea bereizita dagoelako kanpoko indarretik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.
Non aurkituko nuen telefono deiak egiteko adorea, [...] hil ondoko lehen orduek gertaera hura halako irrealitate babesle batean, egoeraz jabetu zen no man's land batean, murgilarazi bazuten. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.
Esplikazioa ez dago batere argi, baina baliteke larruazalean den koipe edo hezetasuna lurruntzea eta horrek geruza babesle bat eratzea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.
Amaren aurrean, gizonezkoak guztiz babesle jartzen dira, eta babes horrekin, zeharo anulatzen zaituzte emakume, izaki eta profesional gisa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.
-Esan, esan -egin zion, babesle, Anuta zaharrak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 128. orr.
Gizasemeok begiradarekin bakarrik zuzendu ohi gatzaizkio emakumeari edo, oso gaztea bada, babesle eta aitakoi hurbiltzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.
Molly ikusten nuenean [...] maitagarri jokatzen zuen nirekiko, beti jokatu izan ohi zuenez, baina maitagarriegi ia, babesleegi, areago amatxo baten antzera, lagun baten moduan baino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.
Luzatuko du Jaunak eskua, eta babeslea nahiz babestua biak eroriko dira, biak batera galduko. Elizen arteko biblia Is 31,3
Guk, nolabait errateko, XX. mendeko zaldun teutoiak izan behar genuen, Reich Berriko gerlari gaindiezinak eta ideal nazionalsozialistaren babesleak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.
Babesle amerikarrek posible den arte gai guztia lortzen lagunduko dute, baina zuk egin beharko dituzu azken ukituak. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 57. orr.
Bihar arratsaldean, babesle hoberik agertzen ez bazaizu, nik neuk egingo diot aurre Mador-i. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.
Nire babesle leialen artean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.
Urkullu, jakina denez, Imazen hautagaitzaren babesleetako bat izan zen EBBrako bozketatan. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Zuk Dakizunaren babesle handia omen zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 31. orr.
Nik, gainera, hiriaren babesleak hil ditiat, Itakako gazterik gorenenak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.
Hasieratik alkatea izan da egitasmoaren babesle nagusietakoa, baina herrian ezinegon handia sortu zen. Berria - Euskal Herria 2006-05-05
Denboraren igarotzeak normalean limes-aren babesleen aurka eta barbaro erasotzaileen alde jokatu duela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.
Frantziskoren adiskide eta Ordenaren zaindari eta babesle izan zen Gregorio IX.ak santu izendatu zuen 1228ko uztailaren 19an. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.
Apalen Jainko zara zu, txikien laguntzaile, ahulen babesle, ezezagunen zaintzaile, etsaien salbatzaile. Elizen arteko biblia Jdt 9,11
Babesle nituen gudari guztiak arbuioz bota ditu Jaunak. Elizen arteko biblia Nk 1,15
Betristxev jenerala lagun mina dut eta, nolabait esateko, baita babesle ere. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.
Guk Jaunarengan dugu itxaropena: bera dugu laguntzaile eta babesle! Elizen arteko biblia Sal 33,20
Izan zakizkit Jainko babesle eta gotorleku. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 86. orr.
Ni nauzu babesle eta zure saria bikaina izango da. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.
Erakusketa bat da, eta Diru Jantziaren Bankua du babesle. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.
Estreinaldirako, dena dela, Jaurlaritzaren laguntza izan du eta EITB babesle izango da. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
Elkoroiribe beste babesle baten bila aritu da, badaezpada, Orbitel etxearena ziurra badirudi ere. Berria - Kirola 2004-10-23
AEBetako iShares inbertsio sozietatea da Suitzako Phonak taldearen bigarren babeslea aurten, eta litekeena da hurrengo urtean babesle nagusi bilakatzea. Berria - Kirola 2006-03-02
Babesleek oso kostata jartzen dute dirua. Berria - Kirola 2004-11-17
Eta babeslerik gabe, dirurik ez. Berria - Kirola 2006-01-04
Orain bi urte babesle sendoa genuen (Vodafone), baina amaitu zen pagotxa. Berria - Kirola 2004-11-27
Oztopo horiek gainditzeko babesle pribatuen finantzaketa ere erabili zuten. Berria - Gaiak 2004-05-27
Foroaren babesle kapitalistak hauek dira: Endesa, Telefonica, La Caixa, Toyota, eta El Corte Ingles. Berria - Kultura 2004-02-21
Kotoizko edredoiak dira ohean asmaren kontrako babeslerik onenak. Berria - Gaiak 2004-08-31
Guardia Zibilak elkartea itxi eta Ertzaintzak, handik 50 metrora, guardia zibilen babesle lana egin zuen. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Sudur-babesle duen kasketarekin dagoela kontuan hartuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.
Diru-babesleen beharra. Berria - Kirola 2004-03-23
Badirudi geroago trafikatzaile-babesleek diru iturriak ere murriztu zizkiotela eta azken boladan haren segurtasun taldea ere gutxituta zegoela. Berria - Mundua 2004-05-30
babesle bakarra (3); babesle ekonomiko (3); babesle eta zuzentzaile (3); babesle gisa (4); babesle izan (5); babesle izango (3); babesle izateko (3); babesle nagusia (9); babesle nagusiak (5); babesle sendo (4); babesle sendo bat (3); baita babesle ere (4); beste babesle (5); bigarren babesle (3); harkaitz babesle (4); laguntzaile eta babesle (5); lehen babesle (3); nire babesle (4)
aita babeslea (3); babeslea izan (3); berdintasunaren babeslea (3); bigarren babeslea (6)
bere babesleak (4); taldeko babesleak (3)
babeslerik gabe (7); beste babeslerik (3); beste babeslerik ez (3)