Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

babesgune (18 agerraldi, 2 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 318 agerraldi; orobat babes gune 8 agerraldi 5 artikulutan; ETCn 63 agerraldi) 1 iz babesteko gunea; gune babestua. ik babesleku.

Marine indarretako Anthony Haslam koronelak ohartarazi zuen ez dituztela gerrillariak utziko xiiten gune sakratuak beraientzako babesgune bihurtzen.  Berria - Mundua   2004-08-11

Erasoaldia erresistentziako kideen babesguneak deuseztatzeko aitzakiarekin abiatu badute ere, ekintzaileekin ez dutela topo egin aitortu zuten okupazio indarrek.  Berria - Mundua   2006-03-18

Zuberoan askotan gertatzen omen den bezala, Gotaineko eliz dorrea ere hirukuna da; eta erdikoaren azpian, kokaleku edo babesgune bat dauka; eta bertan kanpai handi bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Babesgune bat bera ere ez zen geratzen erabiltzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 92. orr.

Gaitza agertzen den lekuetan hiru kilometroko erradioan babes gune bat ezarri beharko da, eta hamar kilometrokoan, berriz, zaintzazkoa.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Donostian Esperanza Latina elkartearen egoitza berria inauguratu dute, etorkin latinoamerikarren eta bertakoen elkargune eta babesgune izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Hildakoen familiarik atzeman ezean, Baionako errabinoak adostasuna eman zion xedeari, eta udalak hezurdurentzako babesgune berezia eraiki zuen.  Berria - Harian   2005-02-23

Gainera, babesguneko lur sailak daude lehen fasearen barruan eta horren eskumena Udalarena eta Diputazioarena da, eta ez dira beraiekin jarri harremanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

2 (izenondoekin)

Irakeko Armadako indar bereziak izan zirela hiriburuko auzo batean ustez erresistentziaren babesgune ezkutu baten aurka egin zutenak berretsi zuen jeneralak.  Berria - Mundua   2006-03-29

Irakeko jarduneko Atzerri ministro Hoshiar Zebarik adierazi zuen atzo erasoaldiaren helburua dela erresistentziak ez dezan lortu babesgune indartsu bat finkatzea Samarra eskualdean.  Berria - Mundua   2006-03-17

Zigalari dagokionez, babes gune zabalak markatu ditu EBk Iberiako Penintsularen inguruan.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Txingudiko hezegunea Ramsar zerrendan dago, hau da, Europako babesgune garrantzitsuenen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Egiarteko eliza erromaniko ederra ere bai [...] pausagune atsegin epelsko; giro hotz, sarkor eta aratz hartan babesgune maite.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

3 natur babesgune

Selendang Ayu ontziak eragindakoak kalte larria sor dezake, inguruko kostaldea itsasoko ugaztun, hegazti eta arrain espezie askoren natur babesgunea delako.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Alaskako Artikoko Natur Babesgunean petrolioa ateratzeko zulaketak egiteko baimena eman nahi du Bushen gobernuak.  Berria - Gaiak   2006-03-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus