Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
babero 1 iz umeei, lerdetik-eta arropa babesteko, paparrean jartzen zaien tela edo plastiko zatia, lepoan lotzen dena.
Horrela ere pasatzen dio baberoa Maria txikiari ezpainetatik, tomatea-eta jaten dutenean. «Bizia lo», 2003 - 23. orr.
2 irud/hed
Pinguinoak La Salleko fraideak ziren, halaxe deitzen genien beren janzkeragatik, sotana beltza eta babero zuria eramaten zutelako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.