Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
babazuza (orobat barazuza) iz kazkabarra, txingorra.
Aroak ez du lagundu, arras berdatua haizea, euriarekin eta elur edo babazuzak ez urrun. Herria 2004-03-25
-Honek hotza, euria eta babazuza, denak hiltzen ditu, morena! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 39. orr.
Kanpoan euria eta barazuza balin bazen, Sanoki gela berotuan goxo zen eta jende alde pollita bildu da. Herria 2004-01-22