Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, babazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.
Babalorea beste babalasto bati lore-botaka hasi da, esanez zuztarrak zapaltzen zizkiola, tipulak lehertzeraino. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.
-Babalastoa -dio Wendyk- xaboiarekin itsasten saiatu zen, eta ezin zuenez, negarrez hasi zen, eta esnatu egin ninduen, eta josi egin nion itzala. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 217. orr.
Mutiko babalastoa errege. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.
Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.
Politikoki zuzenak bihurtzen gara gu ere, eta hor dabil babalasto bat lege bat eskatzen txiste guztiak debekatzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.
Atzean Eñaut, beste norbaitek babak eltzetik noiz aterako itxaroten, guztiz babalasto Axierren atzean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 118. orr.