Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina bene-benetan, ba al dira?, esistitzen al dira?; eta zer dira? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
"Ba al zoazte?", egin zuen oihu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.
-Ba al duzu oinazerik? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.
Ba al daukazu aterkirik? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.
Ba al dakin zergatik? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.
Baina ba al dakizu zuk zer den opera bat? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.
Zuk ba al dakizu zer gastu den hori? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.
Davidek esan zion Ahimeleki: -Ba al duzu hemen eskura lantzarik edo ezpatarik? Elizen arteko biblia 1 Sm 21,9
Hara, lagunak! Ba al da inozokeria handiagorik? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 186. orr.
Ba al zen, bada, infinitua baino gauza handiagorik? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 14. orr.
Eta ba... zera..., ba al da frogaren bat mutilak esaten duena egia dela sinesteko? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 126. orr.
Edota: ba al da gauzarik nire pentsamenduari itzurtzen zaionik? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Bestelakorik ba al duzu? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 31. orr.
-Seme-alabarik ba al ditek? -nik galde. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Ba al dago bestelako eragozpenik? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.
Aita Santakrutzek (baita Lizarraga jeneralak berak ere) "posterik batere ez barkatzeko" emandako mila aginduen ondoren, ba al dago alerik ere tente? Txillardegi «Putzu», 1999 - 77. orr.
Hammonen tenplu ondoan ba ei dago egunez hozten eta gauez berotzen den iturri bat. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 441. orr.
Eta gaineratu zuen, sumatzen zuela bat gentozela, eta ba ei zekien nor gorroto nuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 249. orr.
Etxean ba ei zan pandero zahar bat, ganbara baztarreko nonon. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 34. orr.
Sareak baietz esan dio, ba ei dela han lan egiten duen "eusko" bat, baina hori konbentzitzen Lehendakaria bera saiatu beharko dela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.
Ba omen zen herri txiki bat bizilagun gutxikoa. Elizen arteko biblia Koh 9,14
Ba omen dira besteak baino errazago gal daitezkeen hiru gauza: bide ondoko arbola, abenduko izarra eta ostatuko neskatxa ederra. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 100. orr.
Arminek ba omen zekien grekeraz, eta neskatilak irakurri egin behar izaten omen zizkion eskola-liburuetatik hainbat testu, hark buruz ikasi ahal izan zitzan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.
Zuk ba omen dakizu honelako asmakizunak igartzen eta gauza korapilatsuak erabakitzen. Elizen arteko biblia Dn 5,16
Non nahi ba omen dira monumentuak edo bederen haien hondakinak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 133. orr.
Hor ere ba omen zen ordea borondate oneko medikurik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.
Hamabost kantaeratik goiti ba omen dira gertaera honenak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.
Edozein pertsonaren bizitzan ba omen dira une berezi batzuk zeinetan erabakitzen baita pertsona horren etorkizuna. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.
Donepaleu aldean ba omen zen gizon bat, Erramuko mezetan, ebanjelio denboran mezatik jalgi [...] eta haizea zein aldetarik heldu zen ikusten saiatzen zena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.
Ba omen zihoala ihesi Santakrutz Frantziara! Txillardegi «Putzu», 1999 - 129. orr.
Ba ote da lurrean Israel zure herria bezalako besterik? Elizen arteko biblia 2 Sm 7,23
Ba ote genuen arrazoi hobeagoen beharrik? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.
Eta gure hagin honek ba ote du deusen ikusirik izen bereko zuhaitz motarekin? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Baina, lobulu frontalen galerak eta amnesiak eragindako axalekotasunaren gainetik, ba ote zen Greg sakonagoko bat gaixotasunaren azpian? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.
Baina -egiten nuen neure artean- ba ote da horrelako astamaisukeriak sano-sano sinesten dituen giza alerik? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.
Jaungoikorik ba ote? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 327. orr.
Inguruan azantzik ba ote zen entzuten ari ziren, erne ernea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 17. orr.
-Ez dakit ba ote dakizun zer diren komunak... -esan diozu propio-. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.
Erregistratu zuten zerbitzariek kalte egiteko armarik ba ote zeraman ikusteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.
Alabaina, profeten liburuetan zazpigarren kausatik datozen kontraesanak ba ote diren jakitea, hori aztertu eta ikertu beharreko kontua da, eta ez da ausaz erabaki behar. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.
Alferrik da, beraz, galdezka hastea geure buruari ba ote zitekeen oso bestelako mundu bat izatea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.
Une batez begira egongo zitzaizun, zure zauriaren xehetasunak aztertu, eta, gero, nola zauritu zinen edo minik ba ote zenuen galdetu ere egin gabe, mahai gainean utziko zizun bere txostena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Senarrak susmorik ba ote zuen zergatik hegaldatzen zen Ivy hain sarritan New Yorkera, horixe ez dakit nik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.
aukerarik ba al (6); ba al (1295); ba al da (112); ba al dago (172); ba al daki (24); ba al dakik (124); ba al dakin (22); ba al dakit (10); ba al dakite (7); ba al dakizu (228); ba al dakizue (42); ba al dauka (9); ba al daukak (14); ba al daukazu (10); ba al du (103); ba al dugu (16); ba al duk (11); ba al dut (9); ba al dute (33); ba al duzu (103); ba al duzue (24); ba al hekien (7); ba al liteke (6); ba al nekien (8); ba al nuen (7); ba al zatoz (6); ba al zegoen (13); ba al zekien (14); ba al zen (8); ba al zenekien (22); ba al zuen (19); bat ba al (6); berririk ba al (6); ea ba al (7)
ba ei (21)
ba ote (725); ba ote da (78); ba ote dago (21); ba ote dagoen (31); ba ote daki (20); ba ote dakien (7); ba ote dakite (10); ba ote den (42); ba ote dira (6); ba ote du (37); ba ote duen (23); ba ote dugu (11); ba ote dute (11); ba ote duten (15); ba ote duzu (6); ba ote nekien (7); ba ote nuen (13); ba ote zegoen (47); ba ote zekien (33); ba ote zekiten (7); ba ote zen (49); ba ote zetorren (6); ba ote zeukan (8); ba ote zuen (59); ba ote zuten (18); baina ba ote (13); bat ba ote (14); berririk ba ote (7); ea ba ote (14); egiterik ba ote (6)
ba omen (296); ba omen da (28); ba omen dago (9); ba omen daude (10); ba omen dira (35); ba omen ditu (8); ba omen du (19); ba omen dute (7); ba omen zekien (8); ba omen zen (50); ba omen ziren (16); ba omen zuen (15); bat ba omen (9)