Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pilatu behar adina ur setiatuko zaituztenerako; sendotu gotorlekuak; ekarri lokatza, oretu buztina, eta prestatu adreilu-moldeak. Elizen arteko biblia Na 3,14
Buztina ez ote dago buztinlariaren esku, honek lur beretik ontzi baliotsuak nahiz ontzi arruntak egiteko? Elizen arteko biblia Erm 9,21
Etxe txiki eta pobretxo bat bakarrik izatea, buztinez eta zumez egina. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 139. orr.
Jariodunak ukitutako buztinezko ontzia hautsi egingo da; zurezkoa uretan garbituko da. Elizen arteko biblia Lb 15,12
Legatza koxkera eran buztinezko kazolan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.
Oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.
Eskulanetarako buztinezko puska karratu batzuk erosten zizkiguten, material harekin gero geure gustuko irudiak sortzeko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.
Europa erraldoi ekonomikoa da, baina buztinezko oinak ditu. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Etxe handi batean ez dira izaten urrezko eta zilarrezko ontziak bakarrik, bai eta zurezkoak eta buztinezkoak ere. Elizen arteko biblia 2 Tm 2,20
Hain zuzen oinak buztinezkoak direlako da kolosoa hain handia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.
Buztin onarekin eginda ez dagoenak edo gutxi erreta dagoenak berehala erakutsiko ditu bere akatsak izozteek eta antzigarrak jotzen dutenean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen da eta eguneroko premietarako ontziak moldeatzen ditu. Elizen arteko biblia Jkd 15,7
Buztin hezeko geruza batek estaltzen zuen bidea, eta, horren ondorioz, irristatu egiten ziren gizonak eta zaldiak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.
Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.
Bi molde behar dira ezkilaren egiteko, edo biak buztin egosizkoak, edo bata buztinezkoa eta bestea burdinezkoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.
Irudigile batek buztin ilunez egiten duen artelana balitz bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Handik atzerago buztin gorrizko eremu paduratsu bat hedatzen zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.
Andrea jainkozalea zen, eta laster bete du uhartea zurezko eta buztin egosizko santuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.
Izengabeko mendietarik zetorren buztin-urak erreka loditzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.
Farola altxatuta zuela, buztin lurrezko bidexka estu eta bihurri bat seinalatu zuen, zuhaitz beltz sendoen artean desagertzen zena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.
Adreilu itxurako buztin-lauzatxoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.
Hamar minutu onak geu baino ere hondatuago zeuden bideetatik, eta buztin zulo ia biribil, sakon eta pareta leuneko batean bota gintiztean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.
Haien bihotzak eguzki hark berak lakartu eta gogortutako buztin-zokorren antzekoak izan behar zutela otu zitzaion Norari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Apurtu, gehiago konpontzerik ez duen buztin-ontzia bezala. Elizen arteko biblia Jr 19,11
Hasteko pezoez hitz egingo dut, zer buztin-mota erabiltzea komeni den esanez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.
Haren giza burmuina, bizitzaren eta heriotzaren arteko muga izugarri zorrotzean jarrita, haizeak zartatutako buztin-bola lehor baten antzera birrintzen ari zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.
Buztin puska bat izaki bizi bihurtzen duten hitz magikoak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.
Lokazturik zegoen guztia, Aturri ibaiak gainez egin baitzuen hainbat tokitan, ur buztin-kolorea, adarrak eta enborrak, animalia hilak eta arto-sail osoak banandu rik hiri inguruko soro eta bideetan bezala ibai ertzetako kaleetan ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.
Etxe gehienak lasto-buztinez eginak zeuden, eta euriteek horien erdiak suntsitu zituzten. Berria - Mundua 2006-02-14
Sahararrek azken hogeita hamar urtetan pixkanaka-pixkanaka zutitu dituzten etxe xumeak, lasto-buztinezkoak, suntsituta gelditu dira. Berria - Mundua 2006-02-15
buztin eta (3); buztin puska (4); buztina bezala (3); buztinez eta (8); buztinez eta egurrez (3); emak buztina (3); eta buztin (7); eta buztina (5); eta buztinak (3); eta buztinez (6)
buztinezko oinak (5); buztinezko ontzi (8); buztinezko ontzia (3); buztinezko pipa (6); buztinezko pitxer (3); eta buztinezko (9); eta buztinezkoak (5)