Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirugarren estalki bat ireki eta zamo bat atera zuen bi eskuekin; buztankadak jotzen hasi zen ahoa zabalka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.
Hara non ikusten duen amuarrain haietarik bat, burua txikiturik zuela, buztankadak joz beraren ondoan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 63. orr.
Barruan ernaldutako minezko arrainaren buztankadak igar nitzakeen inoiz baino hobeto, eta okerragoa dena, inoiz baino iheskorragoa antzeman nuen gorputz ezkatadun eta lizun hura, inoiz baino burujabeagoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.
Ez zuten elkarrekin ia berba egiten -"beitu zelako titiburuak"; "hori da popa ederra"; "kristoren buztankada emango nioke horri". Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 20. orr.