Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buztan 1 iz isatsa, eskuarki lau oinetako animaliena.

Zaldiak buztana goratu eta pare bat aldiz zutitu zen hegan egin behar balu bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.

Lotu zion zaldiari buztanetik soka bat, egin zuen bertze sokaburuarekin lakio bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Orduan Nikolasek [...] haserre bizian, anai Junipero traidore eta giza hiltzaile bezala kondenatu zuen: zaldi baten buztanari lotu eta lurrean arrastaka urkaberaino eraman zezatela eta orduantxe bertan lepotik zintzilika hil.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

Zakur guztiak, buztanari eraginez, ziztu bizian hurbildu ziren bisitariengana, agurtzeko asmoz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.

Atean agertzen ikusi zuelarik, zakurrak buztana higitu zuen eta hurbildu zitzaion; hark burua igurtzi zion eta joan zen aitzina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.

Zakurrek buztana ezker-eskuma mugituz hartu zuten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.

Bien oinetan etzanda pozik, buztanari alaiki eraginez, omen zegoen zakurra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Ihesean doan zakurra, buztana hanka artean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Gogotsu jarduten baikenuen lanean, ehiza-txakurrez inguratuta, buztanak tente-tente eta hara-hona astintzen zituztela bozkarioz. ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu, buztanean loturik dituen eta zalapartaka lehertzen zaizkion suziriak daramatzan zakurraren gisako bihurtuz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Guztiak tente sumatzen zituen, katu haserre baten buztana bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Han egoten dira harategian arratoi larrutuak, aski potoloak, buztanetik dingilizka.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.

Nonahi jendeketa gaitzak zolaren gainean barreiatuak, eta behi askotxo geldi-geldirik baina hango jaun eta jabe, buztanari eragiten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Zezenaren eta ahariaren buztanak, heste gaineko gantza, giltzurrunak eta gibela estaltzen zuena eraman zizkioten.  Elizen arteko biblia   Lb 9,19

Itxura zenez, sugandilak prest zeuden, iheserakoan, buztanaren hiru laurdenak bixi-bixi galtzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Sugearen buztana esatea erredundantzia ez bada.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.

2 (izenondoekin)

Basurdearen buztan motza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.

Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Makurtu egin zen eta justu-justu harrapatu zuen Crookshanks katua buztan iletsuaren muturretik, eta arrastaka atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Salmahaian kaiola handi bat arratoi beltz distiratsuekin, beren buztan soildu luzeak baliatuz, jauzika, jolasean zebiltzanak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri, eta putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Koxis delakoan, ipurtezurrean, buztan desagertu baten aztarna daramagu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gymnasium-ean irakasten ziguten literatur prezeptibari buztan-ziri egin, eta idazten hasi nintzen zehaztasuna ugaritasunaren jarioan itotzeko kezkarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Ur zorrotadaren eta buztan brauntada bortitzaren lekuko izango zarete, balea urpera murgilduko da, gero berriro agertzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Nor da, ordea, sasian ezkutatuta eta eztei-bazkari baten bezperan bezalako hagin zorrotzez zain dagoen larru gorriko piztia buztan eder hori?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Greziar mitologiako pertsonaiak dira, zaldi buztana dute eta zakil tente eta handia.  Berria - Kultura   2004-05-21

Han elkartzen zirela albisteak jasotzeko, idi-buztanaren zopa hartzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

Harryk txerri-buztan kiribildua ikusi zion, praketako zulotik kanpora irteten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.

Purpura-koloreko kristal puntaduna eta uhandre-buztan usteldu bat erosi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.

Modako kolore eta irudiekiko soinekoa zeraman berokiaren azpian, eta larru-buztan luzeak lepo inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

6 irud/hed

Hotza igo zen itsasotik, eta nik hotzaren gorputza asma nezakeen, haren adar izoztuak, buztan busti-bustia, arrainek zeharkatzen zuten aurpegi izurtua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

Antoniok gerezi-buztana eman zidan ahora.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 77. orr.

Sorbaldetaraino heltzen zitzaizkion ileak noiztenka laxoan uzten zituen edo bestela, buztan batean bildurik eta ileorde errautseztatuaren erabiltzeari uko egiten zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Emazteak ikusi zuen ileak ere busti zituela eta buztan batean bildu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

7 atzeko muturra edo aldea, hasieraz edo buruaz bestaldekoa.

Kometa zartatuen buztanen errauts hodeiak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Burutik eta buztanetik heldu eta sugeak ezin hozka egin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Bere buztanari ausiki egiteko unean damutu den sugea ekartzen dit gogora.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Trenaren buztana den bagoia izan dugu bidaiaren buru.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

Tifoi baten buztanaren eragin apala pairatu zuen hiri batean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Atutxa auzia «iraganeko kometaren buztana izatea» espero zuela esan zuen Ibarretxek.  Berria - Harian   2005-10-29

Bertze agiri batek Garrüzeko kapitaingoan sendotu zuen "Mailuko kapare edo zalduna", anarterainoko tituluari -"kapitainorde"- buztan lotsagarria kenduz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Sophie-k ez dio Gérard-i erantzuteko astirik eman ere, solas hasi berriari buztana tarrapatan moztuz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 94. orr.

Tanketa bat zihoan manifestazioaren buztanari segika.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

Buruila, udaren buztana eta neguaren hastapena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.

Arduradunak eta handikiak dira burua; gezurra irakasten duten profetak, buztana.  Elizen arteko biblia   Is 9,14

Koheteek buztan gisa uzten duten zurrusta zuria begiztatu dute beren etzatokitik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

PSOEk «pelotoiaren buztanera» eramango gaitu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Autobusak leunak izaten dira, aski da izterren artean hartu eta bi eskuez laztantzea, burutik buztanerantz, motorretik plataformarantz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.

Mazellak erranak buztan luzea ekarri du ondotik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

6 (adizlagun gisa)

Ilararen buztan zihoazen dozena erdia hornitzeko falta ziren bi arkabuzari biarnesak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Drakeren aldekoek diotenez, ingelesa espedizioburu irten eta espedizioburu itzuli zen, Elkano buztan abiatu eta buru etorri zelarik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.

7 (esaldietan)

Gatu horrek bazuen beste buztanik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.

Gatu txar horrek bazukeela orobat beste buztanik...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

-Laugarrena! -Romanek; beti esaldiei buztana bilatu zale-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

1944ko maiatzaren 13an itsasoz abiatu den emazteari jarri dion aitzakiak labur du buztana.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

-Mezu nagusia bertsoaren amaieran (pozoia buztanean).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Azken txanpak, baina, buztan luzea izango du.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Aingiraren buztana baino labanagoa den erantzuna jasoko duzu.  Berria - Kirola   2004-05-20

· Amonak hitz emanarazi zidan ez niola zigarro erretzen utziko, baina... harrapa ezak ba zapoa buztanetik: ezin!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

Txikiak izan arren, deabruaren buztana baino bihurriagoak ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

8 zakila.

Garbi zegoen buztan bat behar genuela, gure fantasia sexualetan denborarekin errotu zen premina ilun eta bitxiren bat asetzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.

Arrekin nagoenean nahiago dut haien buztanaz gozatzea, neureaz baino.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

Buztan hura milikatzen jarraitu nuen eta mihi puntaz agerian geratzen zen zulotxo txikia kilikatzen saiatu nintzen. bere buztana eskaintzen zidan tente-tente nik txupatu eta bustitzeko eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Ikusten dudanean maitearen aztala, jartzen zait buztana adarra bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 189. orr.

Brasildarrak hantxe jarraitu zuen, Santiren buztanari tinko oraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

-Mukizu astakirten horrek, pattarrarekin, tabakoarekin eta buztanari eragiten ez daukak nahikoa?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 36. orr.

Ezin izan nuen hizketan jarraitu, ene buztana Loreren alu beroan barrena baitzihoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizonzale guztiok nahi izaten dugu gure ohekideek buztan handia edukitzea eta zamalkari trebeak izatea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 79. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 44. orr.

Elkarri musu luze eta hezea eman genioan eta ni ene buztan harroa emearen izter beroen artetik sartzen saiatu ninduan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 63. orr.

Aurrean belaunikatu nintzaion bere buztan beltz tentagarri hura ahoan hartzeko asmoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

10 (hitz elkartuetan)

Buztan-mokoa moztu zion mohel hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

11 zakila.

Arrekin nagoenean nahiago dut haien buztanaz gozatzea, neureaz baino.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

Buztan hura milikatzen jarraitu nuen eta mihi puntaz agerian geratzen zen zulotxo txikia kilikatzen saiatu nintzen. bere buztana eskaintzen zidan tente-tente nik txupatu eta bustitzeko eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 44. orr.

Brasildarrak hantxe jarraitu zuen, Santiren buztanari tinko oraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

-Buztanari eragiten ibili haiz?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.

-Mukizu astakirten horrek, pattarrarekin, tabakoarekin eta buztanari eragiten ez daukak nahikoa?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 36. orr.

Ezin izan nuen hizketan jarraitu, ene buztana Loreren alu beroan barrena baitzihoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Buztan-mokoa moztu zion mohel hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

12 azeri-buztan ile moduko hostoak dituen landare latza (Equisetum hiemale).

Azeri-buztan zenbait aurkitu nituen (nire landare kuttunetako bat) karrilez harantzagoko lur puska lohitsu batean, eta zirrara handia egin zidaten. -Zein da ira-belarraren eta azeri-buztanaren arteko aldea, Potter?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Haietako batek, nire albora etorririk, azeri buztan batez jo ninduen, baina nik labana atera ahal izan nuen eta ipurtaldean zauri bat egin nion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

Eta Templeren kosmogonia zer?, egiten nuen neure artean, azeri-buztanen artetik paseatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Dakien batek preparaturik, azeri buztan jatea.  Herria   2005-03-31

Denek ezagutzen dugu lau azeri buztanekin egina den kurutzea, ikusten baita leku guzietan, izan dadin hil-harrien gainean ala euskal bixkotxaren gainean.  Herria   2005-06-02

13 buru-buztanik gabeko izlag zentzurik gabeko

Buru-buztanik gabeko elezaharrak! -arranguratu zitzaion Nora-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.

Ikasgaiak irakasteko moduari zegokionez, buru-buztanik gabeko nahastea ekarri zuen zuzendari berriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

Hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Ganberaburuak erantzun zion buru-buztanik gabeko zozokeriak zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

Ikasgaiak irakasteko moduari zegokionez, buru-buztanik gabeko nahastea ekarri zuen zuzendari berriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

Plazaratu dira ergelkeria batzuk, egia da, baina buru buztanik gabekoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.

· Buru-buztan handirik gabeko jardun hari esker jakin nuen ikazkinak eragina zela barre-algara haien guztien zarrapata.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

"Kontu txolin buru-buztanik gabeak!", pentsatzen du Garibaik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Berak ere nekez ulertuko zuen berbaldi buru-buztanik gabe bat, horra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

14 bururik ez buztanik

Bururik ez buztanik ez zuten solasak zerabiltzan denboran, nik, zikoizki, ene egoerari pentsatzen nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Tragedia honek ez zuen bururik ez buztanik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 12. orr.

Azken finean, eta zakarra izan nahi gabe, zure ideiak ez du bururik, ez buztanik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 135. orr.

Ez zuen sekulan jo, mozkorra arraila etxeratu ondoan, asaldaturik, bururik ez buztanik gabeko hitzak oihukatuz, eskumeneko gauza guziak hausten zituelarik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

· Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik, ez itxurarik, ez egiarik, ez egia antzik ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 166. orr.

Orain ez buru ez buztanik duen euskal fedearen integrismo nahasia ematen digu kasik bi hilabeteetarik behin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

15 buztan-handi (corpusean buztanaundi soilik) izond buztana handia duena.

Harako baxter hartan, berriz, sehaska huts abandonatu bat edo beste, kattagorri ttiki buztanaundiak niniak lapurtuta, barrenutsik utziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

16 buztan-bero (Ereduzko corpusean buztanbero soilik) izond buztana beroa duena.

Hankapaloren bezero berrien artean emakume gutxiago zegoen, nonbait, eta zeuden haiek ez dakit zuhurrago, zaharrago edo zatarragoak ziren; zirena zirela, tabernari buztanberoaren xarmak ez zituen gehiegi liluratzen, edo batzokiko neskatila haiek, kantu ospetsuan ez bezala, ez zuten kilikatzen gure lagun ohiaren irrika.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 118. orr.

17 miru-buztan ik mirubuztan.
18 pika buztan ik pikabuztan1.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus