Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
buzoka 1 iz zapelatza.
Buzokarik ere ez da zeru urdin itsugarrian hautematen. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 117. orr.
Ene adinera helduko zireztelarik ikusiko duzue, begiek ez dutelarik gehiago buzoka eta mirua bereixten ahalko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.
2 irud/hed
Azken argazki batzuen ximixtak ikusten ditugu eta ixtantean autobusa hor dugu xerka Ezeiza-rat joaiteko, hor baitugu aiduru Boeing 747 buzoka handi hori. Herria 2004-03-25