Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buzoira jaitsi naiz ea zerbait bazegoen ikustera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.
Begiak arranpalo geratu naiz gure ondoko buzoiko plakan izkiriaturik zegoen izenari begira: [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.
Baikortasun izpi bakarra sarrerako buzoi koloretsuena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.
Lupe Velezen buzoian tabako koloreko gutunazal bat dago erdi aterata eta hartzekotan egon naiz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.
Buzoian aurkitutako gutunazalari ezpaina harrotuz, argazki zatia bilatu zuen barnean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.
Etxekoa ez da, buzoikoa ere ez... armairu bateko giltzaren itxura gehiago du. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 272. orr.
Mendi gailurretako buzoietan txartelak utzi ohi genituen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.
Biharamunean buzoiaren bila abiatuko zarete, postakutxa deitzea larregi bada. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.
Fetxa jarri, lehenbailehen postalean helbidea idatzi, zigilua erantsi eta kafetegia utzi ondoren, buzoi batean bota zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.
Buzoian sartu beharrean, paseo bat eman eta neronek ekartzea pentsatu dut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.
Buzoiaren ahotik begira geratu zen, postala txirrista ttikian behera nola irristatzen zen entzun eta barruraino heltzen zela ziurtatuz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.
Erakundeak buzoi batzuk behar ditin, bitartekari batzuk, alegia, isilpeko mezuak eramateko hara eta hona, edo propaganda sartzeko beste aldetik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 74. orr.
Bidaia horretan interesa dutenek buzoi pribatuan jartzen dute mezua, erantzuna emanez. Berria - Euskal Herria 2004-08-17