Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tailerreko buzoa eta jaka ajatu bat. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 143. orr.
Pepponek ibilgailuaren azpitik irten eta aurpegi zikina garbitu zuen buzoaren besoarekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.
Ontziolako langileak ikusten ziren han atzean euren mahoizko buzoekin lantegira sartzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 172. orr.
Nik buzoarekin egin diat lan, eta hik batarekin egingo duk. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.
Liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik-enbutiturik- agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Galindoz gaindi La Iberiararantz Navaleko azken beharginak ikusi ditu kalean, buzoak soinean eta pneumatikoak pilatzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 55. orr.
Aita, buzo urdina jantzita, goizeko zazpietarako sartzen zen egunero fabrikan; itzultzen zenean, makinetako olioak belztuta zekartzan eskuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.
Mekanikoa ere bazenez, batzuetan goizerdian agertzen zen, bere buzo urdin koipeztatuaz, garagardoa eta ogibitartekoa gerta niezaion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.
Buzo txuria zeraman, edo beltza, eta kaskoa eta anteojoak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.
Buzo horiak jantzi, eta ken ditzatela futbol zelaitik Reyno de Navarra-ren hizkiak. Berria - Kirola 2006-02-28
69 zenbakia zen, ez dakit zergatik baina horretaz ongi akordatzen naiz. gauero beren bota pisutsuekin buzo beilegiz eta kaskoz jantzitako langileak sartzen dira tuneletara. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Ertzaintzarentzako buzo berriak erosteko 600.000 euro gastatuko ditu eta uniforme berrietarako beste 576.000 euro. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Ikuskizuna amaitzean pertsonaia zintzilik uzten dut, laneko buzoa bezala. Berria - Kultura 2004-05-01
Maoizko buzoaren azpiko atorratik. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.
Adibidez, bizikletan Milan daraman gizonak langile-buzoa eramango du soinean, hango industriagatik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.