Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

buzkantz iz heste zati lodienaz egiten den odolkia; ardi odolez eginiko odolostea.

Joan-etorria motorrean egiten eban eta, bueltan, buzkantzak eta halakoak ekarten ebazan beti.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Buzkantza apur bat eskatu dut Pellorenean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

-Gure odolak ez omen du buzkantzak egiteko ere balio!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 69. orr.

Esan egingo dio Angel Mariri, sanmartinetarako buzkantza ederrak jateko era egin dezala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Bere erruagatik ia gau osoa daramat zakila buzkantza lez.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 55. orr.

Eskarmentua, ezkontza eta buzkantza bezala, beroan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 209. orr.

Andrea aipatzen duen bakoitzeko, gauza bera du beti ahoan: "odolki kaxkarina", "buzkantza halakoa" eta horrelakoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.

Posible dela herdoilaren hirira Eliot ekartzea, Artxandako autobusa harraraztea, buzkantz eta odoloste usainekin batera beste urrin batzuk hatsartzea...     «Kuskue tanden», 2004 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus